SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

KULTURA BONUA

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Kultura Bonuaren deskribapena eta funtzionamentua

Aplikazio honen bitartez Gipuzkoako denda eta saltokiek Kultura Bonua 2019-2020 egitasmoan parte hartzea eska dezakete, interesa duten bonu mota bakoitzeko kopuru bat eskatuz.

Programa honetan onartuak izan direla adierazten zaienean jakin araziko zaie zenbat bonu lortu dituzten. Ondoren saltoki horiek izango dira bonuak herritarrei saltzeko ardura izango dutenak. 

Herritarrek bonuak erabili ahal izango dituzte soilik erosi dituzten saltokian bertan, eta erosketa bakar baten. Horretarako epea 2020ko urtarrilaren 15ean amaituko da.

Eskatzaileak

Kultura Bonuak eska ditzakete:

- Liburu, diska eta DVDak saltzen dituzten Gipuzkoako denda edo saltokiek.

Aurkeztu behar diren agiriak Kultura Bonu motak

Bi eratako Kultura Bonuak daude:

- 1.mota: Euskarazko liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak. (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak ezik)

- 2.mota: Beste hizkuntza baten dauden liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak. (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak ezik)

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak egiteko azken eguna urriaren 21a izango da.

Kultura Bonuaren prezioa eta balioa

Kultura Bonuek honako prezioa, balioa eta onurak izango dituzte:

- 1. motako Bonuek (liburu, diska eta DVDak):  20 euroko prezioa izango dute, eta 32 euroarteko balioa, hau da, herritarrak 12 euroarteko oparia lortuko du.

- 2. motako Bonuek (liburu, diska eta DVDak):  20 euroko prezioa izango dute, eta 28 euroarteko balioa, hau da, herritarrak 8 euroarteko oparia lortuko du.

Zenbat Kultura Bonu banatuko diren eta nola

- 1. motako 3.542 bonu (Produktuak. Euskaraz)

- 2. motako 5.312 bonu (Produktuak. Beste Hizkuntzak)

Atxikitzen diren establezimenduei nola banatuko zaizkien Bonuak. Oinarrietan finkatzen diren irizpideen arabera, laburbilduz, entitate guztiak gutxienez 40 bonu eskatu ahal izango dituzte modalitate bakoitzean. Gainerakoak, proportzionalki banatuko dira:  kopuruaren %40a lurraldearen eta eskualdeen oreka bilatuz eta %60a berriz atxikitu nahi duen saltoki bakoitzaren pisu espezifikoaren arabera.

Kalkulu hau egiteko denda edo saltokiek adierazi behar dute zenbat metro lineal dituzten liburu, diska eta DVDentzat, bai erakusmahaietan, bai apalategietan.

Dena den, eskatzaileak eskaeran bertan adierazitako bonu kopurua ez da gaindituko.

Halaber inoiz ez da izango 20.000 € baino balio gehiago duten kultura bonu kopururik izango duen entitaterik

Ebazpen Epea

Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko azken eguna 2019ko azaroaren 30a izango da.

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala  188 zkia., 2019ko urriaren 2koa

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2019/10/02/e1906159.htm

 

 

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero honako zerbitzuetara jo dezakezu:

- Kultura parte-hartze eta berrikuntza unitatea. Itziar Goikoetxea. Tfno: 943 112997 e-mail: igoikoetxea@gipuzkoa.eus

- Gipuzkoako Merkatarien Federazioa. Eva de Antonio. Tfnoa: 943 425557 luzapena 5  e-mail: ayudas@fmg.es

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.