SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

TOKIKO diru laguntzak: Gipuzkoako Udal, Udal elkarte edo Udal entitateei zuzendutakoak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Diru laguntzen xedea

Gipuzkoako udalek edo horien mendeko entitate publikoek antolatutako jardueren finantzaketara bideratutako dirulaguntzak arautzea, baldin eta udal maila gainditzen badute eta, kalitate eta interesarengatik, Gipuzkoako kultura eskantzari ekarpen garrantzitsua egiten diotenean; besteak beste, jaialdi, ziklo, lehiaketa, erakusketa eta arte historia eta ondare izaerako ospakizunei, nahiz kultura gaiak hartzen dituzten beste hainbat alorri.

Laguntza hauen helburu nagusia da lurraldeko kultur eskaintzaren oreka lortzea.

Ez dira diruz lagunduko honako jarduerak: diru laguntza izenduna dutenak; departamentu beraren beste diru laguntza lerro baten sarrera egokiagoa dutenak; jai-programak eta erritu izaerakoak, azoka tematikoen antolaketa;  nekazaritza azokak eta gastronomiari lotutako lehiaketak. eta jarduerak; kultura izaera eduki arren, tokiko esparrukotzat jotzen direnak; Aisia eta denbora librearen okupaziora nahiz gazteriari zuzendutakoak.

 

Hartzaileak

- Gipuzkoako udal, udal elkarte edo udal entitateak.

Betebeharrak

Diru laguntzaren xede diren jarduerak deialdiak ezartzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Jarduerak ekonomikoki bideragarriak izan behar dira. Bideragarritasun hori dirusarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da.

- 10.000 biztanle arteko udalerrietako udalek eskaera bakar bat egin ahal izango dute, eta gastuen aurrekontua 5.000 euro baino gehiagokoa izango da.

- 10.000 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrietako udalek bi eskaera aurkeztu ahal izango dituzte, eta bakoitzaren gastuen aurrekontua 10.000 euro baino gehiagokoa izango da.

- 20.000 biztanletik gorako udalerrietako udalek hiru eskaera aurkeztu ahal izango dituzte, eta bakoitzaren gastuen aurrekontua 10.000 euro baino gehiagokoa izango da.

Udal elkarteen kasuan, bai eskaeran bai diru laguntza emateko ebazpenean berariaz adieraziko da zein exekuzio konpromiso hartu dituen elkarteko kide bakoitzak eta zein den elkarteko kide bakoitzak eta zein den horietako bakoitzagatik aplikatu beharreko diru laguntzaren zenbatekoa, beraiek ere pertsona onuraduntzat hartuko baitira. Edonola ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahikoa izango duena.

Halaber, zenbat udal elkartuta, hainbat ardurapeko aitorpen aurkeztu beharko dira,; udal bakoitzak berea.

                                                      

Eskaerak aurkezteko epea
  • Eskaerak aurkezteko epea 2019ko APIRILAREN 17an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko modua
  • Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ egin behar dira , Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.
Eskaerak egiteko erantsi beharreko dokumentuak
  1. Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira (aplikazioan atxikitzen den dokumentua bete)
  2. Diru laguntzaren helburu den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txostena. Kontutan izan baloratuko diren irizpideak zein diren: Gipuzkoako kultura maparen barruan programak duen interesa, egitasmoaren kalitatea eta originalitatea, maila artistikoa, egindako edizio kopurua, partaidetza, berrikuntza, aurrekontuaren egokitasuna, genero irizpideak, hizkuntzak erabiltzeko irizpideak, gazteen partehartzea, adierazleak erabiltzea...
  3. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. OHARRA: aurreko urteetan diru laguntzaren bat izan eta kontu korrontea aldatu ez baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
  4. Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen badiguzu ez duzu aurkeztu beharrik.
  5. Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen badiguzu ez duzu aurkeztu beharrik.
Diru laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa

Oro har, diru laguntzaren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa garatzeko aurreikusten den gastuaren %50 baino handiagoa, ez eta 20.000 euro baino gehiagokoa.

Ordainketa bi zatitan egingo da, lehen zatia 2019 urtean ordainduko da eta bigarrena 2020an, horretarako 2020 urteko martxoaren 1erako jarduerari buruzko txostena aurkeztu beharko delarik.

Ebazteko epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. 

Informazio osagarria

Informazio gehiago behar izanez gero, jo Kultura Sustapen eta Hedapeneko atalera:

  • Helbidea: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta kalea 9 – 20006 Donostia.
  • Harremanetarako pertsonak: Arantza Olaskoaga / Itziar Almagro / Lide Arana
  • Helbide elektronikoa: aolaskoaga@gipuzkoa.eus
  • Telefonoa: 943 112891
Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzu.

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.