SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko diru laguntzak (2019)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako kultur ondarea osatzen duten ondasun higigarriak eta higiezinak artatu, sendotu, birgaitu edo zaharberritzeko laguntzetara biltzeko eta haiek emateko beharkizunak arautzea, ondasun horiek historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, teknika nahiz gizartearen arloan duten garrantzia aintzat harturik.

Hartzaileak

Gipuzkoako Kultur Ondarea osatzen duten ondasun higigarrien eta higiezinen jabe diren pertsona edo erakundeek edota, errentari izanik edo bestelako eskubide erreala edukirik, jabeen baimena egiaztagiriaz zurituta dutenek.

Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamunean hasi eta 2019ko apirilaren 4an amaituko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

 

  • Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria  
  • Identifikazio Fiskaleko kodearen kopia 
  • Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak. Aldundiari hau ziurtatzeko baimena eman ez zaionean       
  • Kontu korrontearen jabetasunaren ziurtagiria
  • Eraikinaren jabetzaren egiaztagiria 
  • Esku hartzearen memoria edo proiektua, lanen iraupena zehaztuz.
  • Esku-hartzearen gastuen eta diru sarreren aurrekontu zehatza. Derrigorrezkoa den kasuetan, 3 aurrekontu aurkeztu (BEZa barne)
  • Berritu nahi den ondasunaren argazkiak
  • Aldez aurretik Donostiako Gotzaintzaren baimena behar duten erakunde erlijiosoen eraikinetan, hark emandako baimenaren egiaztagiria. 
  • Organo eta harmoniumak zaharberritzeko, Organo eta Harmoniumak zaharberritzeko Elizbarruti Batzordearen aldeko txostena
  • Irabazi asmorik gabeko entitateen jabegoko ondasunen kasuan, diruz lagunduko den ondasuna hedatuko dela bermatuko duen proposamena
Araudi aplikagarria

2018ko otsailaren 27ko Diputatuen Kontseiluko erabakia, Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko, arkeologi indusketak eta ikerketak egiteko, eta agiri ondarea zaharberritzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak. (GAO 18/03/13)
2019ko otsailaren 26ko Diputatuen Kontseiluko erabakia, Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko diru-laguntzak emateko 2019. ekitaldiko deialdia (GAO 18/03/07)
 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.