SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoako lurraldean arkeologi ikerketak egiteko eta zabaltzeko diru-laguntzak. 2019

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Oinarri hauen xedea da arkeologiaren metodologia aplikatu beharra daukaten Gipuzkoako kultur ondarearen ikerketa, artapen, birgaitze edo zabalkunde lanetarako diru laguntzak jasotzeko baldintzak arautzea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak azkeneko urteetan daraman arkeologia lanetarako politikak ahalmendu du bai arkeologian eta baita ere lurraldeko historian zeuden hutsuneak betetzen hastea. Halere, zenbait aroren ezagutza oraindik ere murritza da, eta diru-laguntza hauen bidez bultzatu nahi da aro ezezagun horien ikerketa. Bestalde, nahiz eta ezagutza zientifikoa handitu ikerketa hauen bidez, emaitzak ez dira nahikoa gizarteratzen eta zientziaren esparrura mugatzen dira soilik. Diru-laguntza hauen bidez gizarteratu nahi ditugu lortutako ezagutza guztiak, zabalkunde lanak bultzatuz.

Hartzaileak Gipuzkoako Arkeologi Ondarearekin zerikusirik duten lanak edo ikerlanak egiten dituzten pertsona nahiz erakunde publiko edo pribatuek. Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren  hurrengo egunean hasi, eta aurkezteko azkeneko eguna 2019ko martxoaren 22an izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Aurtengo eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

  • Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria.

  • Banku edo Kontu korrontearen titularitatea ziurtatzen duen agiria.

  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren kopia (enpresen kasuan)

  • Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiria. (Aldundiari hau ziurtatzeko eskaeran baimenik eman ez zaionean).

  • Zerga betebeharrak Ogasunarekin egunean dituela egiaztatzen duten agiria. (Aldundiari hau ziurtatzeko eskaeran baimenik eman ez zaionean).

  • Aurtengo aurrekontuan proposatzen den esku hartze edo programa hori egiteko behar beste diru xedatu denaren ziurtagiria (Eskatzaile diren erakunde publikoak)

  • Proiektuaren aurkezpena eta aurrekontua.

  • Material arkeologikoa Gordailuan entregatzeko kompromezua.

Informazio osagarria
  • Helbidea:

 Koldo Mitxelena Kulturunea
 Urdaneta kalea, 9
 20006 DONOSTIA

 

Araudi aplikagarria

0210/125/2019 Foru Agindua otsa­ilaren 13koa, 2019. ekitaldiko deialdia onartzen duena, Gipuzkoako lurraldean arkeologi indusketak eta ikerketak
egiteko diru-laguntzak ematekoa. (GAO/2019/02/22).

Gipuzkoako kultur ondarea zaharberritzeko eta sendotzeko; arkeologi indusketak eta ikerketak egiteko; agiri ondarea zaharberritzeko oinarri arautzaileak (GAO 2018/03/13).

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.