SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gipuzkoako museoei zuzendutako diru laguntzak (2019)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako lurralde eremuko eta jabetza publiko zein pribatuko museoetarako diru laguntzak lehiaketa publikoz ematea, museo horien eginkizunak garatzera bideratutako dinamizazio, kudeaketa eta egokitzapen jarduerak sustatzeko asmoz.

  • Museo zentro gisa hartuko dira ondorengoak:
  1. Museoak (gizartearen eta horien garapenaren zerbitzura jendearentzat zabalik dauden erakunde iraunkorrak; gizateriaren testigantzen eta horien ingurunearen ikerketak egiten dituztenak eta horiek eskuratzen, zaintzen, jakinarazten eta jendearentzat ikusgai jartzen dituztenak,  ikerketa, hezkuntza eta gozatzea helburu izanik ).
  2. Erakusketa iraunkorrak edo bilduma museografikoak; deialdi honi dagokionez, museoetako berezko baldintza guztiak bildu gabe, jendearentzat modu iraunkorrean, koherentean eta ordenatuan ikusgai dauden kultur ondasunen multzo iraunkorrak izango dira. Ordutegi malgua eta ohikoa izango dute eta ikerlarientzat sarbidea erraztuko dute. Gainera, ondasun horiek babestea eta kontserbatzea bermatu ahal izateko oinarrizko arretak eskainiko dizkiete bertako funtsei.
  3. Historiarekin, artearekin, arkeologiarekin, etnografiarekin eta abarrekin lotura duten ondare intereseko multzoak, horien helburua multzoa osatzen duten elementuak babestea, ikertzea eta hedatzea bada, jatorrizko teknikak eta erabilerak berreskuratzeari garrantzi berezia emanez.
Hartzaileak Gipuzkoako lurralde eremuko jabetza publikoko edo pribatuko museo zentroetara zuzendutako laguntzak. Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren  hurrengo egunean hasi, eta aurkezteko azkeneko eguna 2019ko martxoaren 24an izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Eskaerak, INTERNET BIDEZ SOILIK  aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

    Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria. Derrigorrezkoa aurretik aurkeztu ez bada.

    Banku edo Kontu korrontearen titularitatea ziurtatzen duen agiria. Derrigorrezkoa aurretik aurkeztu ez bada.

    Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren kopia (enpresen kasuan). Derrigorrezkoa aurretik aurkeztu ez bada.

    Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiria. (Aldundiari hau ziurtatzeko eskaeran baimenik eman ez zaionean).

    Zerga betebeharrak Ogasunarekin egunean dituela egiaztatzen duten agiria. (Aldundiari hau ziurtatzeko eskaeran baimenik eman ez zaionean).

    Aurtengo aurrekontuan proposatzen den esku hartze edo programa hori egiteko behar beste diru xedatu denaren ziurtagiria (Eskatzaile diren erakunde publikoak)

    Zentroaren urteko jardueren proiektua eta aurrekontua.

    Jardueren gastuen aurrekontu zehatza. Sarreren aurreikuspena.

        Beste informazio interesgarriak: jendearentzako ordutegia, sarreren prezioa eta beharpenen sistema.

Informazio osagarria
  • Helbidea:

          - Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9. 20006 DONOSTIA

  • Harremanetarako pertsona:

          - Nekane Goenaga. Museoetako goi mailako teknikaria
          - Tel.: +34 943 112896
          - E-maila: ngoenaga@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

2019ko otsailaren 13ko 0210/124/2019 FORU AGINDUA, Gipuzkoako museo gunetarako zuzendutako diru laguntzak emateko,.2019ko ekitaldiko diru laguntzen deialdia onartzen duena. (GAO 2019/02/22) 

2016ko martxoaren 8ko Diputatuen Kontseiluko akordioa, ondare-artistikoaren, artxiboen eta museoen zerbitzuaren bitartez Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango diren diru laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena.(GAO 2016/03/17)

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.