SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

OREKA diru laguntzak: egitasmo egonkorrak dituzten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteentzako, jarduerak eta proiektuak burutzeko

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Diru laguntzen helburua

Diru laguntza hauen helburua da jarduera programa egonkorrak (Gipuzkoako kulturaren alorrean finkatuta dauden programak) dituzten irabazi asmorik gabeko kultur entitateak - egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan dutenak-  diruz laguntzea.

Honako jarduera motak sartzen dira:

— ­Federazio tankerako elkarteen jarduera edo egitasmoak, gutxienez Gipuzkoa eremu­tzat izanik, kulturaren edo artearen alorrekoak direnak.

— Artearen eta kulturaren esparru baten, musika, antzer­kia, dan­tza, ikus-arteak, literatura, gogoeta edo kultur ondarea beste batzuren artean, lan egiten duten errotutako elkarteak.

Diruz lagungarriak diren gastuak era desberdinetako jarduerei dagozkienak izan daitezke, hala nola, formazio, ikerketa, sentsibilizazio edo koordinaketa alorretakoak, nola hedapeneko jardueren antolaketa, festibalak, jardunaldiak edo lehiaketa gisakoak.. Halaber jarduera horiek aurrera eramateko beharrezko diren elkartearen funtzionamendu gastuak ere lagundu ahal izango dira.

Ez dira onartuko honakoak:

- Beren izaeragatik edo xedeagatik Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren jarduketa esparruekin zuzenean zerikusirik ez dutenak. 

- Diru lagun­tza izenduna xedatua dutenak.

- Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren beste diru lagun­tza deialdietan egokiago sar daitezkeenak edo espresuki sartuta daudenak.

- Aisiari, astialdiari eta gazteriari zuzendutakoak.

- Kultura izaera eduki arren, udal esparrukotzat jotzen direnak.

- Jai programak eta erritu izaerakoak.

- Azoka tematikoen antolaketa. 

- Izaera profesionaleko ikuskizun eszenikoen, ikus-entzunezkoen eta musikalen sorkuntza eta ekoizpena. 

- Nekazaritza azokak eta gastronomiari lotutako lehiaketak eta jarduerak.

Hartzaileak

Diru laguntza hauek eska ditzakete Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten kultur alorreko irabazi asmorik gabeko entitateek, indarrean dagoen legeriaren arabera eratutakoak eta dagozkion erregistroetan inskribatuta daudenak.

Salbuespen moduan, diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoatik kanpo zerga eta sozietate helbidea duten irabazi asmorik gabeko elkarteek, betiere beraien jarduera Gipuzkoan garatzen badute.

Betebeharrak
  • Kultur proiektuak edo programak deialdiaren urte naturalean garatu beharko dira (urtarriletik abendura bitartean).
  • Diruz lagundutako entitatearen kanpoko komunikazioa eta publizitatea, gutxienez, euskaraz egin beharko da.
  • Diruz lagundutako jarduerari buruzko informazio, publizitate eta propaganda guztietan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza aipatu beharko da.
  • Diru laguntza jasotzen duten entitateek hurrengo urteko (2020) martxoaren 1erako  aurkeztu beharko dituzte egindako jardueraren memoria, balantze ekonomikoa (gastuak eta sarrerak) eta jardueran izandako gastu eta inbertsioak sailkatzeko zerrenda. Hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar da.
  • Entitateek dagokion deialditik, dekretutik eta eranskinetik eratorritako guztia bete beharko dute (ikus arautegia). Ez betetzeak ebazpena aldatzea eta, dagokionean, diru laguntza itzultzea ekar dezake.
Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko APIRILAREN 17an amaituko da.

Eskaerak aurkezteko modua
  • Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztu ahal izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.
Eskaerak egiteko erantsi beharreko dokumentuak
  1. Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. (horretarako programak atxikitzen duen eredua bete)
  2. Laguntza eskatu den jarduerari buruzko azalpen txostena. Kontutan izan baloratuko diren irizpideak zein diren (oinarri espezifikoen 5.artikuluan), laburtuz: entitate eskatzailearen esperientzia eta ibilbidea, jardueraren interesa, bere alorraren azterketa, Gipuzkoako kultur eskaintzari egiten dion ekarpena, berrikuntza, partaidetza, jarraitasuna, aurrekontuaren egokitasuna, baliabide ekonomikoak, hizkuntzen erabilera, genero berdintasunaren ikuspegia, gazteen partehartzea.
  3. Eskatzaileak bere izenean irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki kutxa batek emana.  OHARRA: aurreko urteetan diru laguntzaren bat izan eta kontu korrontea aldatu ez baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
  4. Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
  5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
  6. Elkartearen Identifikazio Fiskaleko Kodea.
  7. Elkartearen erregistro agiria eta estatutuak
Diru laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa

Oro har, eskatzaile bakoitzaren diru laguntzaren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa garatzeko aurreikusten den gastuaren %70ª baino handiagoa, ez eta 50.000 euro baino gehiagokoa.

Ordainketa bi zatitan egingo da, lehen zatia 2019 urtean ordainduko da eta bigarrena 2020an, horretarako 2020 urteko martxoaren 1erako jarduerari buruzko txostena aurkeztu beharko delarik.

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.

Informazio osagarria

Informazioa osatzeko, hona jo dezakezue:

  • Kultur Sustapen eta Hedapenerako Atala
    Koldo Mitxelena Kulturunea
    Urdaneta kalea, 9. 20006 Donostia
  • Harremanetarako pertsonak: Arantza Olaskoaga / Itziar Almagro / Lide Arana
  • Tel.: 943 112891
  • Faxa: 943 112765
  • Helbide elektronikoa: aolaskoaga@gipuzkoa.eus
Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue :

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.