SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gordailua. Gipuzkoako Kultura ondare higigarriaren zentroan etnografiaren alorrean prestakun­tza praktika egiteko beka

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kultura ondarea

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gordailua. Gipuzkoako ondare bildumen  Zentroan, etnografiaren alorrean izaera teorikoko eta praktikoko prestakun­tza praktika egiteko beka bat da.  Gordailua zentroa Irunen dago.  Bekaren iraupena zortzi hilabetekoa izango da ikaslea praktikak egiteko Gordailuan sartzen den unetik hasita. Epe horren baitan Gipuzkoatik kanpoko museoren batean hilabeteko egonaldia egingo da.

Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren hurrengo egunean hasi eta 2019ko ekainaren 3an bukatuko da.

Bete beharreko baldintzak

Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.

- 30 urte baino gehiago ez izatea. Zehazki 2019ko abenduaren 31n 31 urte bete gabe izatea.

-EGA titulua edo baliokidea edukitzea eskabidea egiteko unean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan ( https://www.gfaegoitza.eus helbidean). Bertan eskegi behar diren dokumentuak hauek dira:

  • Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (2019ko abenduaren 31n, 31 urte baino gutxiago duela ziurtatuz).
  • Eskatzaileak Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak (Kontsultatzeko baimena eman ez bada)
  • Eskatzailea zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. (Kontsultatzeko baimena eman ez bada)
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten edozein herritan bost urteko gutxienezko epean azken hamar urtetan bizi izan dela egiaztatzen duen auzotasun administratiboaren egiaztagiria
  • Kontu korrontearen titularitate ziurtagiria
  • Euskera ezagutzea. E.G.A. titulua edo baliokidea. Titulazioaren bidez  justifikatuko dute.
  • Egiaztagiri akademikoak eta currículum vitae agirien bidez ziurtatua

 

Informazio osagarria
  • Helbidea:

          - GORDAILUA. AUZOLAN 2-4. 20003 IRUN

  • Harremanetarako

Xabier Kerexeta Erro

               - Tel.: 34  943 415175

- E-mail: xkerexeta@gipuzkoa.eus

 

 

 

 

Araudi aplikagarria

0210/252/2019 Foru Agindua, maia tza ren 7koa,2019 ekitaldiko diru lagun tzen deialdia onar tzen duena. Gordailua. Gi puz koako Kultura ondare higigarriaren zentroan etnografiaren alorrean prestakuntza egiteko beka emateko.

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatzen dituen bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak. 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kultura ondarea

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.