SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

NICANOR ZABALETA beka, harizko tresnen instrumentistentzat

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

“Nicanor Zabaleta musika beka”, interpretari bakarlari gisa aritzeko espezializazio ikasketak egiteko, ondoren aipatzen diren instrumentuetako batean: biolina, biola, biolontxeloa, arpa edo kontrabaxua.

Hartzaileak

Eskatzaileek honako baldintza bete behar dituzte:

a) 2019ko abenduaren 31n 26 urte bete gabe izatea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko edozein herritan erroldatuta egotea, azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.
c) Laguntza eskatzen deneko espezializazio ikasketei dagokien Kontserbatorioko goi mailako titulazioaren jabe izatea (biolina, biola, biolontxeloa, harpa edo kontrabaxua). Salbuespen gisa onartu ahal izango da titulazio hori ez duen izangaiaren eskaera, baldin eta bere espedientearen eta curriculumaren bitartez aparteko trebetasuna eta etorkizuna erakusten baditu, epaimahaikoek horiekin bekaren mailara iristen dela irizten badiote.

Betebeharrak

Eskatzaileek ikasketa espezializatuak egiteko proiektu bat aurkeztu behar dute, 2019-2020 ikasturtean egiteko.

Eskaerak musikan adituak diren ospe handiko hiru kidek osatutako ebaluazio batzorde batek aztertu eta baloratuko ditu. Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat izango da batzorde horretako idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe.

Aukeraketak bi urrats izango ditu: Lehenik, ebaluazio batzordeak eskatzaileak adierazitako merituak neurtuko ditu. Ondoren, entzunaldi bat egingo da eta bertan eskaera egileak bekaren bidez espezializazioa egin nahi duen instrumentuarekin errepertorio bat joko du ebaluazio batzordearen aurrean. Errepertorio hori eskaera egileak proposatutako estilo desberdineko lanen hiru zatik osatuko dute, eta ordu erdi ingurukoa izango da guztira hiru horien iraupena.

Beka behin betiko ematea, ikasketak egiteko erabili nahi duen zentroak edo ikasketa horiek zuzenduko dizkion irakasleak bekaduna onartzearen baldintzapean geratzen da.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 21 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, beraz, maiatzaren 31an amaituko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  1. Eskaera orria behar bezala beteta eta sinatua.
  2. "Proiektuaren laburpena eta aurrekontua" dokumentua, beteta
  3. NAren fotokopia.
  4. Eskatzailearen Curriculum vitae dokumentatua, honakoak barne: 1)Kontserbatorioko goi mailako titulazioa, bekaren ikasketa gai den instrumentuari dagokiona,  edo atze­rrian lortu den era horretako beste edozein titulazio, Hezkun­tza Ministerioak homologatua baldin bada. Konpultsatutako fotokopia izan behar du. 2)Musikaren arloan egindako ikasketen espedientearen ziurtagiria. Konpul­tsa­tutako fotokopia izan behar du.
  5. Bekaren helburu den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txos­ten zeha­tza.
  6. Ikasketak egin nahi dituen herrialdeko hizkuntza behar bezala menperatzen duela egiaztatzen duen agiria, eskatzaileak egindako aukerak hala eskatzen duenean. 
  7. Euskararen ezagupen mailari buruzko adierazpena; ahal bada, adierazten duen dokumentazioaz lagundua: titulazioa edo ikasketak euskaraz egin izanari buruzko dokumentazioa adibidez.
  8. Auzotartasun egiaztagiria: eska­tzailea azkeneko azken hamar urteotan ­gutxienez bost urtez Euskal Autonomi Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko udalerrietako bateko auzotarra izan dela egiaztatuko duena.
  9. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki etxe batek emana.
  10. Izen handiko bi per­tso­nek edo bi zentro ofizialen txos­tenak, eskaera egileak proposa­tzen dituen ikasketak buru­tzeko duen gaitasuna ziurtatuz.
  11. Ikasketak egin nahi dituen zentroari buruzko informazioa: ikasketa programa, ikasketen iraupena, irakaslegoa, metodologia eta eskaintzen duen titulazioa zein den.
  12. Ikastetxeak, edota bere lana zuzentzeaz arduratuko den pertsonak, onartzen duela edo onar dezakeela egiaztatzen duen agiria.
Eskaerak aurkezteko modua

• Eskaerak  Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik. Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa paper bitartez aurkezteko, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Koldo Mitxelena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/g behe solairua, 20004 Donostia) sartuz.

Bekaren zenbatekoa eta ordainketa modua

Bekaren zenbatekoa, proiektuaren aurrekontuaren arabera finkatuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiak gehienez 14.000 euro jarriko ditu. 

Beka ondorengo eran ordainduko da:

— Zenbateko osoaren %60a beka ematerakoan, 2019 urtean.

— Zenbateko osoaren %40a 2020 urtean, beka eman deneko ikasketak amaitu eta txostena aurkeztu ondoren. Epea 2020ko azaroaren 30an amaituko da.

Informazio osagarria

Informazio gehiago behar izanez gero:

  • Kultura sustapen eta hedapeneko zuzendaritza nagusia. Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta kalea 9 – 20006 Donostia.
  • Harremanetarako pertsonak: Arantza Olaskoaga / Itziar Almagro
    Helbide elektronikoa: aolaskoaga@gipuzkoa.eus
  • Harremanetarako pertsonaren telefonoa: 943 112891

Eta baita ere: K Bulegoa. Errege-erregina katolikoen kalea, 16. Donostia. Telefonoa: 943 113343

Araudi aplikagarria

0210/249/2019 (GAO 87, 2019-05-10). Ikusi OInarriak   eta deialdia

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.