SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

III B eranskina - Ekimen puntualak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Lankidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Beren ezaugarriengatik, I. eta II. eranskinetan sartzen ez diren ekimen edo ekintzentzat, eta baita gizarte-lanean duten esperientziagatik gizarte eraldaketako ekimenetan lankidetza aktiboa eskain dezaketen gizarte-mugimenduak, erakunde ez-profesionalizatuentzat edo gizarte zibileko bestelako eragileentzat ere laguntzak arautzea da oniarri espezifiko hauen xedea..

Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak  lagunduko dira diruz.

 

Laguntzen zenbatekoa

400.000,00 euro (A eta B atalentzat)

Hartzaileak

Deialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2019ko otsailaren 12an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak.

Baldintzak

Entitate eskatzaileen betebeharrak oinarri espezifikoetan , 3. oinarrian, adierazten dira.

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Sozietatearen estatutuen kopia.
c) Erakunde eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria edo hala badagokio, Estatukoa.
d) IFKaren kopia.
e) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
f) Banketxeak edo aurrezki erakunde batek egindako agiria, eskabidean adierazitako kontuaren titularra ziurtatuz.
g) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
h) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
i) Erantzukizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4, apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera:  2019ko otsailak 23
Amaiera: 2019ko martxoak 25

Eskaerak aurkezteko modua

Bai eskaerak eta bai dokumentazio osagarria internet bidez aurkeztuko dira, sinadura elektronikoa edo pasahitza erabilita. Agiri horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira, diru laguntzen atarian sartuta (https: www.gfaegoitza.eus)

Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzako

1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.

2.- Oinarri arautzaileetako I. eta II. eranskinetan araututako diru laguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu III. eranskinean.

Ebazpen epea

Sei hilabe, diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako diru aguntzak emateko oinarri arautzaileak, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 12an egindako batzarraldian (GAO 2019-02-22; 37. zenbakia).

Garapenerako lankidetzarako diru laguntzen 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartua 2019ko otsailaren 12an egindako batzarraldian (GAO 2019-04-22;  37. zenbakia).

Diru laguntzen ordainketa

Diru laguntza ematen den momentuan ordainduko da osorik.

Informazio osagarria

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirol Departamentua
Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.