SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

I. eranskina - Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetan

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Lankidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Hegoaldeko herrialde eta herri pobretuetan giza garapen berdin eta iraunkorra sustatzera eta baztertze arrazoien kontra borrokatzera bideratutako lankidetza proiektuak.

Laguntzen zenbatekoa

2.320.000,00  euro

Hartzaileak

Deialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2019ko otsailaren 12an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak

Baldintzak

Entitate eskatzaileen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 3. atalean
Tokiko entitatearen eta proiektuen betebeharrak diru laguntza lerro honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 4.  eta 5. ataletan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

a) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Sozietatearen estatutuen kopia.
c) Erakunde eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria edo hala badagokio, Estatukoa.
d) IFKaren kopia.
e) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
f) Banketxeak edo aurrezki erakunde batek egindako agiria, eskabidean adierazitako kontuaren titularra ziurtatuz.
g) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
h) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
i) Erantzunkizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4 apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.
j) Tokiko entitatearen estatutuen kopia.
k) Tokiko erakundea dagokion Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera:  2019ko otsailaren 23a
Amaiera: 2019ko martxoaren 25a

Eskaerak aurkezteko modua

 Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, “diru laguntzen atarian” sartuz.

Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta diru laguntzen espedienteekin lotutako izapide batzuk bitarteko elektronikoak erabilita egiteko obligazioa arautzen duen 2013ko urtarrilaren 23ko 102/2013 Foru Araua (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 19 zk. 2013ko urtarrilaren 29koa),

 

Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzeko.

1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.

2.- Oinarri arautzaileetako I. eta II. eranskinetan araututako diru laguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu III. eranskinean.

Ebazpen epea

Sei hilabete, diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako diru aguntzak emateko oinarri arautzaileak, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 12ean egindako batzarraldian (GAO 2019-02-22; 37. zenbakia). 

Garapenerako lankidetzarako diru laguntzen 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartua 2019ko otsaiilaren 12ean egindako batzarraldian (GAO 2019-02-22;  37. zenbakia).

Diru laguntzen ordainketa
  • Lehenengo ordainketa diru laguntza ematen denean egingo da.
  • Bigarren ordainketa, emandako diru laguntza osatzerainokoa, onartutako laguntzaren lehen ordainketaren zenbatekoaren % 40 burutu dela justifikatzen denean egingo da, kontuan hartuta erakundeak justifikazio hori aurkezteko izango duen epea urtebetekoa izango dela, diru laguntza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

    Oharra: Bigarren ordainketa egiteko, beharrezkoa izango da “Ondorengo ordainketa eskaera” egitea diru laguntzen aplikazioan, eta bertan sartzea  kasuan kasuko dokumentazioa.
Informazio osagarria

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirol Departamentua
Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.