SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

II. eranskina - Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Lankidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Gizarte-eraldaketako eta garapenerako hezkuntzako proiektuak aurrera eramateko laguntzen emakida arautzea da oinarri espezifiko hauen xedea. Proiektu hauek gizartearen baitan kontzientzia kritikoa sortzeko tresna egokia dira, erantzukidetasun eta hiritartasun unibertsaleko ideiatik abiatuz, herritarren mobilizazioa sustatuz eta herrien nahiz pertsonen emantzipaziora bideratutako ekimen eta esperientzia eraldatzaileak martxan jarriz.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak diru laguntza honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 2. atalean.

Laguntzen zenbatekoa

700.000,00 euro

Hartzaileak

Deialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2019ko otsailaren 12an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak.

Baldintzak

Entitate eskatzaileen betebeharrak  III. eranskineko diru laguntzen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 1. oinarrian
Proiektuen betebeharrak diru laguntza honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 4. oinarrietan

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Sozietatearen estatutuen kopia.
c) Erakunde eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria edo hala badagokio, Estatukoa.
d) IFKaren kopia.
e) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
f) Banketxeak edo aurrezki erakunde batek egindako agiria, eskabidean adierazitako kontuaren titularra ziurtatuz.
g) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
h) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
i) Erantzukizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4, apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera:  2019ko otsailak 23
Amaiera: 2019ko martxoak 25

Eskaerak aurkezteko modua

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, “diru laguntzen atarian” sartuz.

Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzeko.

1.- Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.

2.- Oinarri arautzaileetako I. eta II. eranskinetan araututako diru laguntzen modalitateetan eskaera egiten duten entitateek ezingo dute eskaerarik aurkeztu III. eranskinean.

Ebazpen epea

Sei hilabete,  diru laguntzen deialdia argitaratzen den unetik kontatzen hasita.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako diru aguntzak emateko oinarri arautzaileak, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 12an egindako batzarraldian (GAO 2019-02-22; 37. zenbakia).

Garapenerako lankidetzarako diru laguntzen 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartua 2019ko otsailaren 12an egindako batzarraldian (GAO 2019-02-22;  37. zenbakia).

Informazio osagarria

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirol Departamentua
Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g.
20004 - San Sebastián
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus

Diru laguntzen ordainketa
  • Lehenengo ordainketa diru laguntza ematen denean egingo da.
  • Bigarren ordainketa, emandako diru laguntza osatzerainokoa, onartutako laguntzaren lehen ordainketaren zenbatekoaren % 40 burutu dela justifikatzen denean egingo da, kontuan hartuta erakundeak justifikazio hori aurkezteko izango duen epea urtebetekoa izango dela, diru laguntza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

    Oharra: Bigarren ordainketa egiteko, beharrezkoa izango da “Ondorengo ordainketa eskaera” egitea diru laguntzen aplikazioan, eta bertan sartzea  kasuan kasuko dokumentazioa.

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.