SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

IV. eranskina - Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2019
  • Lankidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Garapenerako Laguntza Batzordeko zerrendan ageri diren herrialdeetan ekintza humanitarioak egitea, edo natur hondamendien eraginez edo gatazka armatuen ondorioz sortutako larrialdiko premiei erantzutea.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak diru laguntza honen oinarri espezifikoetan azaltzen dira, 2. oinarrian.

Prozedura

Eskaerak Garapenerako Landidetzarako Zuzendaritza Nagusiak hautatuko ditu, eta lehiarik gabeko araubideari jarraituz onartuko dira. Dirulaguntzak emango dira eskaerak jaso ahala, nahiz eta aurkezpen epea amaitu gabe egon

Laguntzen zenbatekoa

360.000,00  euro

Hartzaileak

Deialdi honen xede diren diru laguntzen onuraduntzat hartuko dira Diputatuen Kontseiluak 2019ko otsailaren 12an onartutako dirulaguntza modalitate bakoitzari dagozkion oinarri orokorretan eta oinarri espezifikoetan jasotako baldintzak betetzen dituzten onuradunak.

 

Baldintzak

Entitate eskatzaileen betebeharrak:
Entitate eskatzaileek I. eranskinaren 3. oinarrian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, salbu eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza jarduerei buruzko e) letrari dagokiona.
Proiektuen betebeharrak diru laguntzaren oinarri arautzaile espezifikoetan adierazten dira, 4. oinarrian

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Eskaera inprimakia, eskaera orri normalizatuan.
b) Sozietatearen estatutuen kopia.
c) Erakunde eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria edo hala badagokio, Estatukoa.
d) IFKaren kopia.
e) Partzuergoaren hitzarmena, hala egokitzean.
f) Banketxeak edo aurrezki erakunde batek egindako agiria, eskabidean adierazitako kontuaren titularra ziurtatuz.
g) Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
h) Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
i) Erantzunkizunpeko adierazpena, Gipuzkoako lurralde historikoko dirulaguntzei buruzko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4 apartatuetan aipatutako debekurik ez duela adieraziz.
j) Tokiko entitatearen estatutuen kopia.
k) Tokiko erakundea dagokion Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiriaren kopia.
 

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera:  2019ko otsailak 23
Amaiera: 2019ko martxoak 25

Eskaerak aurkezteko modua

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez soilik (https://egoitza.gipuzkoa.eus) aurkeztuko dira eskaerak, hurrengo atalean adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, “diru laguntzen atarian” sartuz.

Eskaera eta harekin joan behar duen dokumentazioa Internet bidez aurkezterakoan, foru araudi hauek bete behar dira: 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena, eta diru laguntzen espedienteekin lotutako izapide batzuk bitarteko elektronikoak erabilita egiteko obligazioa arautzen duen 2013ko urtarrilaren 23ko 102/2013 Foru Araua (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 19 zk. 2013ko urtarrilaren 29koa),

 

Eskaeren gehieneko muga, entitate bakoitzeko.

Ezein entitatek ezingo du, ez banaka ezta partzuergo moduan ere, eskaera bat baino gehiago aurkeztu diru laguntzen modalitate bakoitzean.

Ebazpen epea

Sei hilabetekoa. Epe hori eskaera bakoitza aurkezten den egunetik hasiko da kontatzen.
Hala ere, ebazpen emateko epea deialdiaren urteko abenduaren 31n amaituko da gehienez ere.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako diru aguntzak emateko oinarri arautzaileak, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2019ko otsailaren 12an egindako batzarraldian (GAO 2019-02-22; 37. zenbakia).

Garapenerako lankidetzarako diru laguntzen 2019ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartua 2019ko otsailaren 12an egindako batzarraldian (GAO 2019-02-22;  37. zenbakia).

Diru laguntzen ordainketa

 IV. eranskineko dirulaguntzak ematen diren momentuan ordainduko dira osorik.

Informazio osagarria

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirol Departamentua
Garapenerako Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza z.g.
20004. Donostia
Tfno: 943 113964
lankidetza@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lankidetza

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.