SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Ekipamendua erosteko diru laguntzak (IV. eranskina)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Gizarte Politikako Departamentua

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Diru laguntzaren xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte izaerako entitateek ekipamenduak erosteko diru laguntzak arautzea, hartara egiten duten lana erraztearren, betiere 1. oinarri orokorrean definitutako aplikazio eremuaren barruan.

Material hauen erosketa finantzatu daiteke:

- Informatikako materiala.
- Ikus-entzunezko materiala.
- Altzariak.
- Izaera teknikoko beste ekipamendu batzuk.

Diru laguntzaren gehienezko zenbatekoa:

- Ordenagailu eramangarria (softwarea barne): 800 euro. Software berezia behar dela egiaztatzen denean, muga 1.000 euro artekoa izango da.
- Inprimagailua: 600 euro.
- Mahai gaineko ekipoa (softwarea barne): 800 euro. Software berezia behar dela egiaztatzen denean, muga 1.000 euro artekoa izango da.
- Bestelako material teknikoa: 1.000 euro.

Diru laguntzak ezingo dira izan 3.000,00 eurotik gorakoak entitate onuradun bakoitzeko.

 

Hartzaileak

Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, baldin eta proiektuaren jarduera esparrua Gipuzkoako Lurralde Historikoa bada.

Betebeharrak

a) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.


b) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek


c) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.


d) Gizarte Politikako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru laguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.

 

Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:


a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.


b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.


c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.


d) Gizarte Politikako Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta duten erakundeak.

· 

Eskaerak aurkezteko epea

Urtarrilaren 23tik otsailaren 22a arte (biak barne).

Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da diru laguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazioaren aurkezpena Diru Laguntzetako Atarian dauden formularioak betetzen egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus).

Erabakitzeko epea

Sei hilabete,  gehienez ere.

Jasoko diren agiriak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko oinarri araultzaileak https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2015/02/16/c1501345.pdf

2018ko deialdia https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/01/22/c1800354.pdf

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikako Departamentua

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.