SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gizarte esku hartzeko programak egiteko diru laguntzak (I. eranskina)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Gizarte Politikako Departamentua

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Diru laguntzaren xedea pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin egin beharreko gizarte esku hartzeko programak gauzatzea, Gizarte Politikako Departamentuaren jardueren eremuan.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak:

• Harrera egitea eta orientatzea gertakarien lehenengo momentuan.
• Arreta soziala, laguntza eta baliabideetara bideratzea.
• Autolaguntzako taldeak.
• Bakarkako eta taldeko laguntza psikologikoa.
• Aholkularitza juridikoa.
• Zailtasunak dituzten taldeen komunitate sozializazioko jarduerak.
• Arreta integrala.
• Arazoan interesa duten bazkide, lankide eta pertsonak prestatzeko ikastaroak antolatzea eta bertaratzea.
• 1. oinarriko xedearekin zerikusia duten beste jarduera batzuk.

Diru laguntzaren gehienezko zenbatekoa: 45.000 euro entitateko.

Hartzaileak

Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, baldin eta proiektuaren jarduera esparrua Gipuzkoako Lurralde Historikoa bada.

Betebeharrak

a) Irabazi asmorik gabeko entitate pribatua, legez behar bezala eratua, izatea.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbi tzuen Foru Erregistroan inskribatuta egotea.

c) Ez eragitea onuradun izateko debekuek: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluaren 2, 3 eta 4. ataletan aurreikusitakoek

d) Egitura nahikoa edukitzea programaren helburuak beteko direla bermatzeko.

e) Gizarte Politikako Departamentutik lehenago jasoak dituzten diru laguntzei dagozkien gastuak behar den neurrian eta aurreikusitako epeetan zurituak izatea.

Berariaz baztertuta daude laguntza hauek eskuratzeko:

a) Estatuaren, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren, tokiko erakundeen eta aurrezki entitateen mendeko entitateak.

b) Sartzeko eta parte hartzeko askatasuna mugatzen duten entitateak.

c) Helburuei, onartze sistemari, funtzionamenduari, ibilbideari edo jarduerari dagokienez, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioaren kontra doazen entitateak.

d) Gizarte Politikako Departamentuarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta duten erakundeak.

Eskaerak aurkezteko epea

Urtarrilaren 23tik otsailaren 22a arte (biak barne)

 

Eskaera bakar bat aurkeztu ahal izango da diru laguntzen lerro bakoitzeko. Hala ere, eskaera bakoitzak programa bakarra edo gehiago bildu ahal izango ditu, gehienez lau.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazioa interneten bidez aurkeztuko da  Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dagoen diru laguntzen ataria formularioetan (https://egoitza.gipuzkoa.eus). 

 

Erabakitzeko epea

Sei hilabete,  gehienez ere.

Jasoko diren agiriak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezespena

Araudi aplikagarria

 Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko 2018ko deialdia. https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/01/22/c1800354.pdf

Gizarte Politikako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko oinarriak https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2015/02/16/e1501345.htm

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikako Departamentua

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.