SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Banda Zabal Ultra-Azkarra hedatzeko diru laguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Lurralde oreka

Deskribapena:

Xedea eta jarduketa esparrua

Laguntzaren helburua da Gipuzkoako 2.500 biztanle baino gutxiagoko 49 udalerrietan, herriguneetatik 0 eta 2.000 metro bitarteko erradioan, kokatuta dauden eta herriguneekin konexiorik ez duten unitate higiezinetara Banda Zabal Ultra-Azkarra hedatzea.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko, eta Lurralde Orekako Departamentuak laguntza horiei dagokien atalean diru laguntzak jaso ditzaketen unitate higiezinei buruzko informazioa sartuko du LandaGipuzkoa+ web orrian (http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/landa-gipuzkoa/banda-ultra-azkarra).

 

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak

Diruz lagundu daitezkeen gastu eta inbertsiotzat hartuko dira azpiegituraren hedapenaren inbertsioarekin zuzenean lotuta daudenak.

Jardueraren aurrekontua

Jardueraren aurrekontua 1.500.000 € da.

Diru laguntzen onuradunak

Diru laguntza honen onuradunak izan daitezke, alde batetik, sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak, behar bezala gaitutako operadorearen izaera badute, eta bestetik, aipatutako pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak.

Eskaerak aurkezteko modua

Derrigorrez, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan aurkeztuko da (https://egoitza.gipuzkoa.eus), diru laguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboaren bidez, eta horretarako dagoen inprimaki berezia erabiliz.

Laguntza hauei buruzko informazio guztia eskuragarri izango da LandaGipuzkoa+ web orrian (http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/landa-gipuzkoa/banda-ultra-azkarra); halaber, laguntzak eskatu nahi dituzten operadoreek jakin dezaten, diruz lagundu daitezkeen higiezinei buruzko informazio eguneratua izango da orri horretan, eta bertatik sartu ahal izango da aurreko paragrafoan aipatutako egoitza elektronikoara, dagokion eskaera egiteko.

Emateko prozedura

Diru laguntzak elkarren arteko lehiako prozeduraren bidez emango dira, dauden kreditu mugen barruan.

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko maiatzaren 18tik 2018ko uztailaren 26ra.

Oinarri arautzaileak eta deialdia

2018ko deialdia

Informazio osagarria

Eider Amezua / Aloña Otero: 943 337555

 

Aurkeztu behar diren agiriak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lurralde oreka

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.