SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko diru laguntzak.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

1. Oinarri hauen xedea da diru laguntzak ematea, elkarrekiko norgehiagokaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei,  azterketak eta planak egin ditzaten, helburu dutelarik energia berriztagarrien erabilera eta energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzea. Zehazki, diruz lagungarri izango dira:

− Energiaren arloan udal eta eskualde ekintzak antolatzeko eta definitzeko planak.
− Eraikin publikoetan, garraio publikoetan eta energia kontsumitzen duen beste edozein alorretan energia eraginkortasuna hobetzeko azterketak eta planak.
− Energia berriztagarriz elikatutako distrituko bero sareak edo argindar sare banatuak jartzeko bideragarritasun azterketak.
− Energia berriztagarrien instalazioak eraikin publikoetan jartzeko bideragarritasun azterketak.
− Energia berriztagarrizko energia eta bero ekoizpenerako instalazioen egungo eskaeraren eta eskaera potentzialaren azterketa.
− Energia berriztagarriaren bidezko energia eta bero ekoizpenaren potentzialari eta dauden baliabideei buruzko azterketa.
− Energia berriztagarriak ezartzeko planak.
− Pobrezia energetikoa gutxitzeko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterlan eta planak.

Laguntzen zenbatekoa

Diru sarrerak sailkapen hurrenkerari jarraikiz emango dira, urteko deialdian aldez aurretik ezarrita dagoen guztizko zenbatekoa osatu arte -2018an 100.000 euro-.. Proiektu bakoitzari ematen zaion diru laguntzaren zenbatekoa diruz lagungarriak diren gastuen (BEZik gabe) ehuneko bat izango dira, betiere 7.oinarri lehen puntuan azaldutako irizpideen arabera  egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuruaren berdina. Dena dela, ezin izango da izan diruz lagungarriak diren gastuen % 75 baino handiagoa, ezta 35.000 euro baino handiagoa eskaera bakoitzerako.

Hartzaileak

a) Udalak eta udaleko erakunde autonomoak.

b) Mankomunitateak.

c) Sektore publikoko erakundeen partaidetza duten udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak: baldin eta haien helbide soziala eta zerga egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan badago, eta haien kapital soziala oso-osorik izaera publikokoa bada, betiere energiari buruzko hitzarmenik sinatuta ez badute Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin.

Baldintzak

Entitate bakoitzak, gehienez, eskaera bat egin ahal izango du.

Diru laguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du 2018ko urtarrilaren 1ean eta 2018ko urriarten 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da, 13. oinarrian xedatutakoa aplikagarria ez  bada.

Jarduera hauek ezin izango dira laguntza programa honetan sartu:

-Obra proiektuen eta instalazio proiektuak idaztea eta gauzatzea.
-Auditoria energetikoak eta monitorizazio energetikoko sistemak.
-Eraginkortasun energetikoetako egiaztagiriak.

Eskatzaileak ezin dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaeraren imprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:

a) Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea. Burutuko diren lanen denboraren antolaketa bat edukiko du. Mankomunitateek eta eskualdeko agentziek egiten dituzten diru-laguntzen eskaeren kasuan, zehaztu beharko da ea proposatutako jarduerak dagokion lurralde eremu guztian esku-hartzea duen  edo zati batean bakarrik.
b) Jardueraren aurrekontu zehatza, kontu sailak banakatuz.

c) Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta 2015eko martxoaren 9ko emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan ezartzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela; eta zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela.  Erantzunkizunezko adierazpena, xede horretarako, 3. oinarriak aipatzen  duenaren harira, aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango da. Aipatutako aitorpenaren datuak egiaztatzearen xedean, merkataritza-sozietateek adierazi ahal izango dute, beraien legezko ordezkarien bitartez, dagozkien ziurtagiriak egin behar dituzten erakundeek  ziurtagiri horietan agertzen diren datuak Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren esku uzteko   berariazko baimena.

d) Merkataritza-sozietateek lehenago adierazi denaz gain, aurkeztu beharko dituzte:

* Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.
* Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
* Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta haren NANren kopia.
* Banku edo aurrezki kutxa baten agiria, elkarteak bere izenean kontu korronte bat duela egiaztatzen duena. Agiri hau aurkeztu beharra dago, soilik laguntza bat eskatzen den lehen aldian edo kontuaren baldintzatako bat aldatu egin bada.
* Azken hiru urteetako ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» laguntzen erantzukizunezko adierazpena, behar bada.

e) Energia berriztagarrien toki mailako erabilera zein aurrezpen eta eraginkortasuna bultzatzeko aurkeztu diren diru-laguntzen kasuan, aurkeztu beharko dute, lehenago adierazi denaz gain, diruz laguntzeko eskatu den  jarduera energia iraunkorreko edota aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarako edota tokiko Agenda 21eko udaleko edo eskualdeko lehendik dagoen plan batean jasota dagoela baieztatzen duen dokumentazioa .

Eskaerak aurkezteko epea

20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunektik aurrera.

Eskaerak aurkezteko lekua

Derrigorrez Internet bidez  aurkezteko da

 

 

Ebazpen Epea

Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehineko epea hiru hilabatekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaerak isiltasun administratiboz ezetsiak

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak.

2018ko deialdia.

 https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/03/28/c1802255.pdf

- 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk).

- 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. 2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).

Internetera Sarrera

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

 

 

 

 

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.