SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

III. Eranskina. Haur eta gazteen alorrean jarduten duten udalerriz gaindiko elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko diru laguntzak.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Gazteria

Deskribapena:

Xedea

Elkarte erakundeen antolaketa egitura mantentzeko diru laguntzak.

Laguntzen zenbatekoa

10.000,00 euro

Hartzaileak

Diru laguntzak lortzeko aukera izango dute:

* Haur edo/eta gazte elkarteen koordinakundeek edo federazioek, eta benetan koordinakundeak izan gabe gazteen aisialdi elkarteekin koordinazio lanak egiten dituzten elkarteek.

Era berean, diru laguntzak lortzeko aukera izango dute gazte elkarteenak ez diren koordinakundeek, baldin eta bere lana egiteko egiaztatutako desgaitasunen bat duten pertsonak badituzte.

Beren helburuagatik, kideen onarpen edo sarbide sistemarengatik, funtzionamenduarengatik,ibilbidearengatik edo jardunarengatik emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa urratzen duten pertsona fisikoek eta juridikoek ezingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eman beharreko diru laguntzen onuradun izan. Diru laguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak. 

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2018ko martxoak 23
Amaiera: 2018ko apirilak 27

Memoriak aurkezteko epea

2018ko urriaren 14a arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

ESKAERA EGITERAKOAN:

 

*Aplikazio informatikoaren bidez emandako eskaera, sinadura elektronikorik, pasahitz edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein egiaztapen bitartekorik aurkeztu beharko du.

 

*Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

  

* Banku edo aurrezki erakunde batek bidalitako agiria diru laguntza jasoko duen erakundearen izenean kontu korronterik badagoela egiaztatzeko, baldin eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol  Departamentuak daukan informazioarekin bat ez badator. 

 

GASTUAREN JUSTIFIKAZIOA

 

*Jardueren memoria. Zuzendaritza organoetan emakume eta gizonen parte hartzea adierazi (kargua, kopurua, sexua, etab.). Espreski adierazi beharko da ondorengoa: euskararen erabilera sustatzeko eta genero ikuspegia txertatzeko hartutako neurriak; eta, euskararen erabilera plana eta berdintasun planaren aipamena.

 

*Dagokion urtean  izandako gastuen eta diru sarreren balantzea. Urte  horretako gastuak izan arren laguntza justifikatu behar den unearen ondorengoak izateagatik urriaren 14an justifikatu ezin diren gastuak justifikatzeko honela egingo da: gastu horien aurreikuspena aurkeztuko da.

 

*Diruz lagundutako ekintzen arabera bereizitako gastu eta diru sarreren ordainagirien zerrenda zenbatua, gertatu diren ordenan.Atxikitako ereduaren arabera (1. eredua).

 

Langileri  gastuei dagokienez aipatutakoaz gain, modu bereizian xehatu beharko dituzte nominari dagokion zenbatekoa, eta, erakunde ordaintzaileak Gizarte Segurantzari emandako ekarpena. Atxikitako ereduaren arabera (2. eredua).

 

Langileei lankidetzan aritzeagatik ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren zenbakia xehatu beharko dute.

 

*Erakunde onuraduneko langileei ordaindutakoa justifikatzeko agiria, Gizarte Segurantzak igorritakoa (TC2) eta nominaren kopia. 

 

Lankidetzan aritzeagatik langileei ordainketa zehatzen bidez ordaindu bazaie, ordainketa-agiriaren kopia dagokion hartu izanarekin aurkeztu beharko da honako datu hauek zehaztuta: izen-abizenak, langileen NAN zenbakia, IFK, erakunde ordaintzailearen izena eta helbidea, ordainketa-agiriaren data, ordainketaren kontzeptua, zenbatekoa.

 

Ordainketa banku entitate baten bidez egin bada eta ez badu hartu izanaren agiririk, zenbateko horren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du ordainagiriarekin batera, eta, aurreko atalean adierazitako datuak xehakatuko ditu.

Erabakitzeko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa

Klikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n, aurkeztu beharreko agirien atalean.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Informazio osagarria

APLIKAZIO INFORMATIKOAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK:

On-line laguntza:

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.

DIRU LAGUNTZEN INGURUKO BESTELAKO ZALANTZAK:

Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa (CRAJ!)

Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.

Telefonoa: 900110111

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-21:00.

                             Larunbata: 10:30-14:00

elkartegintza@gipuzkoa.eus

uimaz@gipuzkoa.eus

 

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, Diputatuen Kontseiluak 2018ko martxoaren 13an onartuak, eta GAOn 2018ko martxoaren 21ean, 657 alean, argitaratuak.


Gipuzkoako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen alorreko zenbait diru laguntzen 2018ko deialdia, GAOn 2018ko martxoaren 22an, 58. alean, argitaratua.

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.