SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Smart Mobility Industry

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Programaren aurrekontua: 925.000 euro

Programa honen xedea da Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bideratzeko, bereziki Elektromugikortasun, energia biltegiratze eta ibilgailu autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan.

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko uztailaren 3an hasi eta  irailaren 12an bukatuko da, 13:00etan.  

Entitate onuradunen baldintzak

a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak.

Diru laguntza hauetara enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke. Talde proiektuetan, entitate batek lidergoa hartuko du eta eskaeraren arduraduna izango da.

Diru laguntzen xede diren jarduerak

Proiektuak modu zuzenean erlazionatuta egongo dira berrikuntza, ekonomia jarduera berri baten sorrera eta enpresa eraldaketa beharrekin, Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako teknologia eta merkatu berriak ekiteko. Diruz lagunduko diren proiektuak honako alderdi hauekin lotuta daudenak izango dira:

a) Enpresan teknologia eta produktu berri hauek txertatzeko bideragarritasun analisiak, enpresaren gaitasunen eta mugen analisiak, egungo instalazio eta antolakuntzaren egokitasunaren eta beharrezkoak diren aldaketen analisiak, lehiakideen analisiak,  teknologien egungo egoeraren analisia.
b) Produktu berrien garapena, eta egungoen moldaketa edo hobekuntza nabarmena.
c)  Proiektu pilotuak  eta erakusteko proiektuak.
d) Formakuntza espezifikoa elektromugikortasunarekin eta energia biltegiratzearekin erlazionaturiko teknologietan: networking jardunaldiak, ekitaldiak, tailerrak…
e)  Nazioarteko prospekzioa, sektorearen ezagutza hobetzeko; eta erreferentziako entitateetara gerturatzeko ekintzak, zuzenekoak eta alderantzizkoak.
f)  Gipuzkoako enpresei jarduera sektore berri hauetara modu eraginkorrean hurbiltzen lagunduko dien beste edozein proiektu.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

• Enpresetako barne langileen kostuek, diruz lagungarriak direnek, laguntza programa honen ondorioetarako, ezingo dute proiektu osoaren % 25 gainditu, produktu berrien garapeneko atalean salbu. Programan parte hartzen duten irabazi asmorik gabeko entitateek ez dute muga hori izango.
• Langileen gastuetan, barne langileak badira, enpresarentzako kostu errealean baloratuko da, eta hautakortzat joko dira, 40 euro/orduko gehieneko balio bateraino.
• Azpikontratazioen kasuan: Ez da gastu hautagarria izango fakturako Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

Laguntzak emateko prozedura

Diru laguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

• Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
• Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
• Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
• Beste batzuk: 10 puntu arte.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Diru laguntza hauekin ez dira izango bateragarriak Gipuzkoako Foru Aldunditik xede berarekin jaso daitezkeen beste laguntzak; aitzitik, bateragarriak izango dira beste edozein diru laguntzekin.

Araubide juridikoa

Diru laguntzak arau honen mende egongo dira: Europar Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak, «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352. zk., 2013/12/24).

Diru laguntzen gehieneko zenbatekoa

• Enpresen kasuan, gehieneko diru laguntzak % 30ekoak izango dira, barneko gastuen kasuan, eta % 50ekoak, berriz, kanpoko gastuen kasuan.
• Enpresa txiki eta ertainen kasuan, portzentaje horiek % 10 handiagoak izango dira.
• Irabazi asmorik gabeko entitateen kasuan, diru laguntza kostuen % 80ekoa izango da. Lortutako puntuazioa 70 puntu baino handiagoa bada, kostuen % 100ekoa izango da.
• Proiektu eta urte bakoitzeko gehieneko diru laguntza 60.000 eurokoa izango da; elkarlanean egindako proiektuen kasuan, berriz, 75.000 euroraino igo daiteke.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskubian dagoen sarrera erabili "dokumentuak deskargatu".

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak eta deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 126 zbk 2018ko uztailaren 2koa.

Edozein zalantza argitzeko

• Ángel Martín            angelmartin@gipuzkoa.eus          943 11 22 14
• Izaskun Nosellas      inosellas@gipuzkoa.eus                 943 11 31 90
• Eider Sarsaola         esarasola@gipuzkoa.eus                943 11 22 84

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.