SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Internazionalizazioa: Produktu Berriak Nazioartean Merkaturatze

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

ETEentzako diru laguntzak: 609.547 euro

Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresek egiten dituzten produktu berriak saltzeko eta nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea.

Entitate onuradunak

Onuradun izan daitezke Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa txiki eta ertainak (ETEak).

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko maiatzaren 8tik ekainaren 8ra arte, biakr barne.
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

Proiektuak hasteko data: 2018ko urtarrilaren 1a.
Proiektuak burutzeko eta justifikatzeko gehieneko data: 2019ko irailaren 30a.

Proiektuaren baldintzak

Enpresak egiaztatu behar du produktuaren berritasuna eta bere izaera berritzailea, programako bigarren oinarri espezifikoan ezartzen den bezala.
- Produktua ez da azken 4 ekitaldietatik gorako epean garatu.
- Produktu berria katalogo berri batean sartzea (bakarrik enpresa txikiei dagokienez).

Produktuaren berrikuntza egiaztatzeko:
Enpresa ertainek honako baldintza hauetako bat bete beharko dute:
       a) Eusko Jaurlaritzaren edo beste administrazio publiko batzuen diru laguntza onuradun izana.
       b) Patente baten eskatzaile edo titular dela jasota egotea.

Diru laguntza: portzentajea eta gehienekoa

Diru laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitezkeen gastuen % 35 izango da. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan (OTEB), % 45 izango da.
Enpresak 14.4 oinarri orokorrean aurreikusitako kontu auditatua aurkezten badu, justifikatzeko modu gisa, diruz lagunduko da gastuaren % 100, gehienez ere 3.000 euro.
Entitate bakoitzeko 50.000 euroko diru laguntza eman daiteke gehienez ere.

Diru laguntzak emateko prozedura.

Diru laguntza hauek emateko prozedura lehiaketa bidezkoa izango da: deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez .

Balorazio irizpideak

a) Entitate eskatzailearen izaera eta tamaina. Alderdi hauek baloratuko dira: enpresa txikiak (zenbat eta txikiago, orduan eta puntuazio handiagoa), kalitate egiaztapenak, eta genero berdintasunaren eta euskara erabileraren planak edo ziurtagiriak enpresa jardueran: 30 puntu gehienez.
b) Alderdi ekonomikoak salmentei, kaudimen finantzarioari eta egin beharreko ahalegin finantzarioari dagokienez: 15 puntu gehienez.
c) Entitatearen nazioartekotze esperientzia, eta baita ere proiektuaren berritasuna eta merkataritza itxaropenak:  20 puntu gehienez.
d) Proiektuaren xede diren nazioarteko merkatuen aniztasuna eta garrantzia: 15 puntu gehienez.
e) Merkaturatze plana: produktuaren marketineko eta merkaturatzeko ekintzen berezitasuna eta garrantzia; helburuen azalpena eta zehaztasuna; proiektuaren aukerak eta arriskuak; proiektuak enpresaren jardueran izango duen eragina; eta aurkeztutako informazioaren egiatasuna: 20 puntu gehienez.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak eta deialdia: GAO 86 zk, 2018ko maiatzaren 7a (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean)

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

— Izaskun Nosellas  inosellas@gipuzkoa.eus  943 113 190
— Eider Sarasola esarasola@gipuzkoa.eus   943 112 284

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.