SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Innobideak-Kudeabide Programa

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2018-09-28
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Sarrera

Eusko Jaurlaritza, SPRI eta EAEko hiru aldundiek koordinatzen duten programa da; Euskaliten parte hartzea ere badu.

Bere helburua da kudeaketa aurreratuko ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen .Laguntzak hasierako kontraste baten eta  proiektu pilotoan eta/edo finkatzeko proiektuen garapenaren bidez burutzen dira.

Programak bi fase ditu.

1. fasea: Hasierako kontrastea

Enpresek euren kudeaketari buruzko diagnostikoa egiten dute erreferentzia moduan Kudeaketa Aurreratuko Eredua erabiliz; ataza horiek kanpoko talde baten kontrastea dute.

2. fasea: Ekintza Plana

Hasierako kontrastearen txostenaren aholkuetatik abiatuta enpresak Ekintza Plan bat egiten du. Plan horretan  bi motatako ekintzak sar daitezke.

2A - Ereduzko proiektuak


2B - Finkatze-proiektuak

Innobideak-Kudeabide programako informazio osoa www.kudeabide.com web orrian aurki daiteke.

2B PROIEKTUAK. 5-49 LANGILEEN ARTEKO ENPRESAK

  

Enpresak onuradunak

Enpresa onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte:


a) Izaera juridiko propioa izatea.


b) Ondorengo industria jarduerak burutzea: erauzketa, eraldaketa, ekoizpena, jarduera horien ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak eta informazioaren eta komunikazioaren gizartearen alorrekoak.

c) Gipuzkoan kokatuta egotea.

d) 5 eta 49 langile artean izatea (biak barne), urteko lansaio osoa kontuan hartuta.

e) Egunean izatea Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena, non gomendio gisa jasoko baita Kudeaketa Aurreratuko Finkatze Proiektu bat egitea identifikatu diren hobetu beharreko arloetako batean edo batzuetan.

f) Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea.

g) Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak.

Kudeaketa Aurreratuaren Hasierako Kontraste Txostenari erantzuten dioten finkatze proiektuak (2B), Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera enpresari aurre egiten lagunduko dioten metodologiak eta tresnak erabiltzea eta ezartzea helburu dutenak.

Diruz lagundu daitezken kostuak

Kostu hautagarritzat joko dira kudeaketa hobetzeko aurkeztutako proiektuaren eremuan hainbat jarduera egiteko kanpoko enpresak kontratatzeko kostuak.

Diru-laguntzen zenbatekoa

Proiektuaren kostu hautagarrien %60 diruz lagunduko da, eta gehienez ere 7.200 euro izango dira enpresa bakoitzeko.

Emateko prozedura

Elkarrekiko lehiarik gabe onartuko dira laguntzak, aurrekontu zuzkidura agortu arte.

Diru laguntzen arteko bateragarritasuna

Oinarri hauek arautzen dituzten diru-laguntzak ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin

Betetzeko epeak

Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko apirilaren 10atik irailaren 28ko, eguerdiko 12:00ak arte.

Jarduerak hasteko epea: eskaera aurkeztu ondoren hasiko dira gauzatzen.

Proiektuen exekuzio data:  bukatuta izan beharko dituzte diruz lagundutako jarduerak eskaeran adierazitako hasiera datatik hasita hamabi hilabete naturaleko epean eta, edozein kasutan, 2019ko urriaren 9a baino lehen.

Proiektuak justifikatzeko data: proiektua bukatu eta hilabete naturalaren barruan zurituko da eta, edozein kasutan,  2019ko azaroaren 9a baino lehen.

Araudi aplikagarria

«Innobideak-kudeabide» programaren oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia (GAO 67 zbk 2018ko apirilaren 9a)

Kofinantzaketa

Programa hau  EGEFen (Eskualde Garapenerako Europar Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50) du, “Europa egiteko modu bat” goiburuaz. 2014-2020ko Euskadiko Feder Programa Eragilean barruan.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Eider Sarasola
943 112284
esarasola@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.