SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gastronomia 4.0

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Programaren aurrekontua: 360.000 €

Programa honen xedea da gastronomiaren balio kateko enpresa giupzkoarren eraldaketa sustatzea, enpresetan Teknologia Berrien eta Berrikuntza Integralaren erabilera indartuz (produktua, zerbitzuak, kudeaketa, prozesuak, industrializazioa, eta abar), haien inpaktuari aurrea hartuz, negozio eta kudeaketa eredu berriak definituz, sektorearen barruko belaunaldi aldaketa eta Nazioarteko lidergoa bultzatuz.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2018ko irailaren 28an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan.

Entitate onuradunen baldintzak

a) Gipuzkoako "Ekosistema Gastronomiko" delakoaren barruan jarduten diren enpresak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak, eta programa honen helburuak lortzen lagundu dezaketen jarduketen lidergoa daramatenak.

Diru laguntza hauetara enpresak bakarka edo entitate talde batek bultzatutako proiektuak aurkeztu daitezke. Talde proiektuetan, entitate batek lidergoa hartuko du eta eskaeraren arduraduna izango da.

Diru laguntzen xede diren jarduerak

Proiektuek lotura zuzena izan behar dute berrikuntzarekin, jarduera ekonomiko berria sortzearekin, jarduera ekonomiko berria sortzearekin, produktu eta/edo zerbitzuen dibertsifikazioarekin eta eraldaketa enpresarialaren beharrekin, sektorean teknologia digitalak txertatzeko. Diruz lagunduko diren proiektuak honako alderdi hauekin lotuta daudenak izango dira:

• Indartzea jatetxeen sektorearekin eta zerbitzu osagarriekin lotutako negozioen eraldaketa digitala.
• Gastronomia digitalaren eta kudeaketa eredu berrien inguruko ezagutza garatzea.
• Ezagutza hori sektorean sozializatzen dela ziurtatzea.
• Bilakaera prozesuan sentsibilizatzea eta laguntzea
• Sustatzea erabiltzaile profesionalen eskari berrien identifikazioa eta elikagaien manipulazioaren, elaborazioaren eta kontserbazioaren industriaren eboluzioa.
• Gastronomiarekin lotutako soluzio eta negozio berriak sustatzea, teknologia aplikatuz.
• Enplegua sortzea.
• Enpresen produktu eta/edo zerbitzuen katalogo berriak dibertsifikatu eta/edo garatzea.
• Ekintzailetza eta enpresa berriak sortzen eta/edo negozio eredu berriak garatzen laguntzea, Gastronomia Digitalaren eta Industrialaren esparruan.
• Teknologia digitalak txertatzea, gastronomiaren sektorean jasangarritasuna sustatzeko xedez.
• Dinamizazio jarduerak antolatzea, Gastronomia Digitalaren eta Industrialaren esparruan.
• Proiektu pilotuak eta demostraziokoak, erabiltzaileak eta bezeroak enpresetan eragile aktibo gisa txertatuko dituzten kokreazioko prozesuak barnean hartuko dituztenak, eta Gastronomian inplikatuta dauden teknologien inguruko ezagutza hobetzen eta ezagutarazten lagunduko dutenak.
• Prestakuntza espezifikoa Gastronomiarekin lotutako teknologiei buruz, eta kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzak, hala nola networkinga, ekitaldiak, lantegiak eta abar.
• Nazioarteko prospekzioa, sektorearen ezagutza hobetzeko; eta erreferentziako entitateetara gerturatzeko ekintzak, zuzenekoak eta alderantzizkoak.
• Gipuzkoako enpresak jarduera sektore honetara hurbiltzen lagunduko duen beste edozein proiektu.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Enpresetako barne langileen kostuek, diruz lagungarriak direnek, laguntza programa honen ondorioetarako, ezingo dute proiektu osoaren % 25 gainditu, produktu berrien garapeneko atalean salbu. Programan parte hartzen duten irabazi asmorik gabeko entitateek ez dute muga hori izango.

Langileen gastuetan, barne langileak badira, enpresarentzako kostu errealean baloratuko da, eta hautakortzat joko dira, 40 euro/orduko gehieneko balio bateraino.

Azpikontratazioen kasuan: Ez da gastu hautagarria izango fakturako Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

Laguntzak emateko prozedura

Diru laguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

-Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.

-Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.

-Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.

-Beste batzuk: 10 puntu arte.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Diru laguntza hauekin ez dira izango bateragarriak Gipuzkoako Foru Aldunditik xede berarekin jaso daitezkeen beste laguntzak; aitzitik, bateragarriak izango dira beste edozein diru laguntzekin.

Araubide juridikoa

Diru laguntzak arau honen mende egongo dira: Europar Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak, «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352. zk., 2013/12/24).

Diru laguntzen gehieneko zenbatekoa

-Enpresen kasuan, gehieneko diru laguntzak %30ekoak izango dira barneko gastuen kasuan eta %50ekoak kanpoko gastuen kasuan.

-Enpresa txiki eta ertainen kasuan, portzentaje horiek %10 handiagoak izango dira.

-Irabazi asmorik gabeko entitateen kasuan, diru laguntza kostuen %80ekoa izango da. Lortutako puntuazioa 70 puntu baino handiagoa bada, kostuen %100ekoa izango da.

-Proiektu eta urte bakoitzeko gehieneko diru laguntza 40.000 eurokoa izango da; elkarlanean egindako proiektuen kasuan berriz 50.000 euroraino igo daiteke.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskubian dagoen sarrera erabili "dokumentuak deskargatu".

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak eta deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 143 zbk 2018ko uztailaren 25koa.

Edozein zalantza argitzeko

-Ángel Martin           angelmartin@gipuzkoa.eus       943 11 22 14

-Izaskun Nosellas  inosellas@gipuzkoa.eus            943 11 31 90

-Eider Sarasola      esarasola@gipuzkoa.eus           943 11 22 84

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.