SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Bonu Teknologikoak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Enpresentzako diru laguntzak, guztira: 450.000 €

Diru laguntza hauen helburua da berrikuntza sustatzea Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan, 4.0 Fabrikazio Aurreratuko eta Industriako eredua txertatu dezaten edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenean zehaztutako apustu estrategiakoak gauzatu dezaten eta beren posizionamendu teknologikoa hobetu dezaten, “bonu teknologikoak” emanez.

Bonuak bideratuta daude Gipuzkoako enpresak eta teknologien arloko zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak hurbiltzera; horretarako, bonuak diruz lagunduko du enpresek eskatzen dituzten teknologia zerbitzuen kostuaren zati bat. 

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko maiatzaren 23tik urriaren 31era arte, biak barne.
Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Egin ezazu zure eskaera webgune honen bidez".

Entitate onuradunak

Laguntzen onuradun izango dira Gipuzkoan zerga egoitza edo establezimendu iraunkorra daukaten enpresa txiki eta ertainak.

Diru laguntzaren jarduerak

Bonuak erabil daitezke, alde batetik, enpresaren ekoizpen prozesuan aplikatu daitekeen edozein teknologia aztertzeko, probatzeko eta kontrastatzeko edo ezartzeko, eta, bestetik, enpresaren barruko eta kanpoko elkarreragingarritasun prozesuak sustatzeko, "4.0 Fabrika zabaldua, digitala eta konektatua" kontzeptua lortzen errazte aldera.

Elkarreragingarritasun prozesuetarako, Gaia-Net Exchange izango da bonu teknologikoaren aplikazio zerbitzuak emango dituen entitatea.

Bonu teknologikoen xede diren gainontzeko zerbitzuak honako entitateetan eskatu ahal izango dira:

- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean dauden zentroak, kategoria hauei dagozkienak: Foku anitzeko Zentro teknologikoak edo Unibertsitateetako Ikerketa egiturak.

 -Berrikuntza eta Teknologia Transferentziako Sarean (TK-gune) sartuta dauden Lanbide Heziketarako Zentroak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Probei edo zerbitzu teknologikoei lotutako gastuak.

Portzentajeak eta gehieneko zenbatekoak

Diru laguntzaren zenbatekoa kostu hautagarrien % 70ekoa izango da enpresa txikia bada eta % 60 enpresa ertaina bada, 8.000,00 euro gainditu gabe.

Bonoa Eskualde Garapenerako Agentzia batekin adostutako hobekuntza gomendio baten ondorioa denean eta aplikazioa agentziaren ardurapean badago, portzentajea %10 haundituko da.

Deialdiak zehaztu ahal izango ditu lehentasuna duten teknologiak eta jarduera eremuak, eta kasu horiei %10 aplikatuko zaie diru laguntza gehigarri gisa.

Gastronomiaren arloko Balio Kateko enpresen proiektuei %5eko laguntza gehigarria emango zaie teknologia berria erabiltzen badute.

Gehienez, bi proiektu subentzionatuko dira enpresa bakoitzeko, teknologia desberdinak erabiltzen badira.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskubian dagoen sarrera erabili "dokumentuak deskargatu".

Ebazteko prozedura

Kontuan hartuko da eskaeren jasotze hurrenkera, eta horren arabera banatuko dira funtsak, deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzte.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak eta deialdia:  Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 97 zbk 2018ko maiatzaren 22koa.

Edozein zalantza argitzeko

- Eider Sarasola   esarasola@gipuzkoa.eus  943 112 284

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.