SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

2. Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egiteko diru laguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Hizkuntza Berdintasuna

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz bideratzeko diru laguntzak

Laguntzen zenbatekoa

72.000,00 €

Hartzaileak

Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko auekra eskaintzen duten enpresak.

Baldintzak

Diru laguntza hauen xedea da enpresa eskatzaileek egin ditzaketen gastu jakin batzuk konpentsatzea, euskaraz eskaini ahal izateko:

a) Lantokiko Prestakuntza modulua, 156/2003 Dekretuak, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakuntza Modulua egiteko modua arautzen duenak, xedatutakoaren araberakoa.

b) Modalitate dualean enpresan egindako prestakuntza aldia, 83/2015 Dekretuak, Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duenak, xedatutakoaren araberakoa.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskaera orria.

- Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
- Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Eskaera orrian baimena ematen badiguzu, guk eskatuko ditugu zure izenean.
- Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.

- Eskaerak jasotzen dituen ikasle bakoitzerako, 156/2003 Dekretuak arautzen duen markoaren barruan dagoela egiaztatzen duten dokumentuak.

- Kasu bakoitzean, Lantokiko Prestakuntzaren ordu kopurua kuantifikatu eta egiaztatu ahal izateko dokumentuak.

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko otsailaren 23 arte

Eskaerak aurkezteko lekua

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoa (https://www.gfaegoitza.eus)

Ikus: 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena

Ebazpen Epea

6 hilabete

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2018ko urtarrilaren 23koa, diru laguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzekoa: Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Hizkuntza Berdintasuna

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.