SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Etorkizuna Eraikiz. GipuzkoaLab - I.1 eranskina

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Diputatu nagusia

Deskribapena:

Deskribapena eta jarduera lagungarriak

Diru laguntzen helburua da, Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab programaren barruan, jarduera ildo hauek finantzatzea:

Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronkei erantzuna emateko planteatzen diren proiektu berritzaileak, eragile ekonomiko eta sozialek bultzatutakoak. Proiektuak honako eremu tematikoetara mugatuko dira:

- Lankidetzan oinarritutako gobernantza eredu berriak, kudeaketa publikoan gizarte berrikuntza eta komunitatearen lurralde garapen komunitariorako proiektuak sustatzen dituzten ekimenak.

- Eskola haurren eta, oro har,  gazteen parte-hartzea sustatzea Etorkizuna Eraikizek irudikatzen duen hausnarketa eta eraikuntza kolektiboan.

- Prestakuntza eskaintza enpresen beharretara gerturatzea eta gazteen orientazio profesionala hobetzea.

- STEM ikasketak (science, technology, engineering eta mathematics) sustatzeko ekimenak eta proiektuak bultzatzea, emakumeek esparru horretan duten presentzia urria gutxitze aldera.

Entitate onuradunak

Oinarri hauetan araututako diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, mankomunitateek edota interes ekonomikoa-AIE duten taldeek, bakarka zein taldeka, Gipuzkoako Lurralde Historikoan proiekturen bat sustatzen dutenak, aurreko puntuan jasotzen diren jarduera eremuren batean.

Kontuan hartuta elkarlana bera berrikuntza bat dela, deialdiak sustatzen du proiektuak, diru laguntza lortzeko, pertsona edo erakunde batek baino gehiagok elkarrekin edo talde bezala proposatzea.

Emateko prozedura

Diru laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Balorazio irizpideak

- Erronka/abagunearen garrantzia eta kolektibo hartzailearen garrantzia: 30 puntu

- Lan plana eta proiektuaren planifikazioa: 35 puntu

- Proiektuaren eragina, sostengarritasuna eta errepikagarritasuna: 20 puntu

- Proiektuaren aurkezpena beste entitate batzuekin edo elkartuta: 10 puntu

- Proiektuaren erlazioa beste proiektu batzuekin, sareekin, unibertsitateekin, erakundeekin, administrazioekin…: 5 puntu

Aurrekontua

Deialdi honetan emango diren laguntzen kopurua bostehun eta hogei mila euro (520.000 €) izango da guztira.

Diru laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza izan daiteke diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100ekoa; eta gehienez ere 45.000 euro emango da proiektu bakoitzeko.

Bete behar diren epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko apirilaren 12an amaituko da.

- Proiektuen hasiera: 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

- Proiektuen amaiera: 2019ko irailaren 15ean amaituko da.

- Proiektuak gauzatu direla zuritzen duen kontua aurkeztu beharko da 2019ko urriaren 15a baino lehen eta proiektuaren kostu osoarengatik.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazio osoa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren Diru laguntzen atariaren bitartez (https://www.gfaegoitza.net).

Dokumentazio hori II. eranskineko 4. atalean dago.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Kudeaketa Estrategiako Zuzendaritza Nagusiak, aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Diru laguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren diru laguntzak xede bereko beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste diru laguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Aplikatu beharreko araudia

2018ko martxoaren 6ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia (2018ko martxoaren 15eko GAO, 53 zk.).

Informazio gehiago

Kudeaketa Estrategiako Zuzendaritza Nagusia
Diputatu Nagusiaren Kabinetea
Gipuzkoa plaza, zk.g.
20004 Donostia

kiraola@gipuzkoa.eus
943 11 21 60

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Diputatu nagusia

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.