SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

GLHko toki-entitateek beste erregio edo herrialde batzuetako herriekin trukeko senidetzeak sustatzeko

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Kanpo Harremanak

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

ELKARREKIN Programa. Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki entitateek beste erregio edo herrialde batzuetako herriekin trukeko senidetzeak egin ditzaten sustatzeko diru laguntzak. Trukeko senidetzetzat hartuko dira toki-erakundeen arteko topaketak, gizarte, kultura edo toki-garapeneko jarduerak sustatzea helburu dutenak.

Hartzaileak

- Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakundeak.

- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrien arteko mankomunitateak eta eskualdeetako garapen agentziak.

- Irabazi asmorik gabeko erakundeak, hots, elkarteak, fundazioak eta antzekoak; betiere, Gipuzkoan ezarrita badaude eta bere proiektuak senidetuko den toki-entitatearen bermea badu

Laguntzen zenbatekoa

2018ko aurrekontu ekitaldiari dagozkion laguntzetarako guztira 15.000 euroko gastua egiteko baimena eman da. Diru laguntzaren zenbatekoa finkatuko da 8. oinarri arautzaile orokorrak xedatutakoaren arabera.

Betebeharrak

- Honako jarduera edo gastu hauek lagunduko dira diruz:

a) Baterako jarduerak, baldin eta senidetzearen gaiarekin lotura zuzena badute.

b) Proiektuak, udalerriaren garapenerako interesekotzat jotzen diren zenbait kudeaketetan lankidetza sustatzea xede dutenak (turismoa, merkataritza,lana, hezkuntza,..)

c) Europa gaitzat hartuta antolatzen diren topaketak, udalerriko biztanleria partaide dela (herritarrak, elkarteak, enpresak, eta abar).

d) Senidetze ekitaldiarekin zerikusia duten joan-etorriak.

e) Senidetze ekitaldiak, baldin eta senidetze aktarik ez badago (senidetzeko izapideen urtean bakarrik).

f) Europako programa eta saretan nahiz nazioz gaindiko beste organismotan (Europakotan edota nazioartekotan) parte hartzeak dakartzan ekintzak, parte-hartzaileek elkarrekin adostutako helburuak  lortzea xede dutenak.

g) Anagramak, triptikoak, kartelak edo beste edozein publizitate liburuxka egitea, diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duena.

h) Proiektua kudeatu eta koordinatzeko kanpoko laguntza teknikoaren gastuak.

- Ez dira diruz lagunduko jarduera hauek:

a) Proiektuaren helburuari lotuta definittutako lan planarekin loturarik ez duten gastuak.

b) Irabazizko jarduerak.

c) Aisia bidaiak.

d) Parte diren erakundeentzat inolako onurarik egin gabe proiektuari inolako balio erantsia gehitzen ez dioten eta jada burututako ekintzen errepikapen hutsa diren aurreko deialdietan aurkeztutako ekintzak.

e Euskal Autonomia Erkidego barruko udalerrien arteko senidetze eta truke jarduerak.

f) Protokolo edo ordezkaritza gastuak, luxuzkoak, inbertsio gastuak eta higiezinen ohiko mantenimendukoak, edo edozein modutako errentenak. Protokolo gastuak onartuko dira bakar-bakarrik, baldin eta senidetzea hasteko beharrezkoak badira; eta kasu horretan ere jardueraren kostu osoaren %10 gainditu gabe.

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko maiatzaren 25an bukatuko da eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko lekua

Ikus laugarren oinarri arautzailea: “Eskaerak aurkezteko modua eta epea”.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Deialdi honetan beren proiektuak aurkeztu ahal izateko, erakunde eskatzaileek eskaera bete eta aurkeztu beharko dute eskuragarri dagoen formulario normalizatuan.
E
skaerak, ezarritako aurkibidea jarraituz, honako datu hauek eduki beharko ditu:


a) Erakunde eskatzailearen datuak.

b) Senidetutako udalerriaren datuak.

c) 2018 Lan plana. Senidetze-proiektuaren deskribapen orokorra, (Senidetzearen helburu orokorrak eta zehatza; Senidetze proiektuaren deskribapen laburra).

d) Aurreikusitako jarduerak (Jardueren datuak; Jardueren xehetasunak; Aurreikusitako emaitzak)

e) Datu ekonomikoak (Gastu bananduak; diru sarreren xehetasuna).

f) Eredu normalizatuan jasotzen diren gainontzeko dokumentu eta aitorpenak.


Martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, entitate onuradunaren izaera lortzeko 12. artikuluan ezartzen dituen debekuetakoren batean sartuta ez egotea.

- Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea. 

- Eskatzaileak adieraztea edozein administraziori edo estatu zein nazioarte mailako entitate publiko nahiz pribaturi helburu bererako diru laguntzarik eskatu dien edo haiengandik eskuratu duen, eta  orain eskatutakoarekin bateraezinak direnak aipatzea. 

Informazio osagarria

Kontaktua:
 

Iker Goiria Etxebarria

E-posta: igoiria@gipuzkoa.eus

Tf.: 943 112322

 

Idoia Etxeberria

E-posta: idetxeberria@gipuzkoa.eus

Tf.: 943 112322

Araudi aplikagarria

Berariazkoa: diru laguntzok arautzen dituzten oinarriak Diputatuen Kontseiluak onartu zituen 2017ko apirilaren 11n (81. zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2017ko apirilaren 28koa).

 

https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2017/04/28/e1702843.htm

 

Orokorra: 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzei buruzkoa. Apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onartzen duena.

Oharrak

Eskaera eta horri erantsi beharreko dokumentazio guztia eskatzaileak internet bidez aurkezten baditu eta sarrera panelean “Identifikazio gabeko sarrera” aukeratzen badu, eskaera eta aitorpenak imprimatu, sinatu eta aurkeztu beharko ditu (ikus 3. oinarri arautzailea: “Diru laguntzetarako eskaerak aurkezteko modua eta epea”).

Deialdia

https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2018/05/02/e1802818.htm

 

Proiektuak burutzeko eta justifikatzeko epea

Proiektuak 2018ko azaroaren 15erako bukatu eta justifikatu behar dira.

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kanpo Harremanak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.