SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

Gazte kirolariak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Kirolak

Deskribapena:

Azalpena

Etorkizuneko kirolari gazteei eta talentuzko kirolariei errendimenduko bekak.

Hartzaileak

Gipuzkoako kirolariak.

Laguntzen zenbatekoa

45.000, 00 €

Baldintzak

2.1. Etorkizuneko kirolari inzendatzeko, honako balndintza hauek bete beharko dira:

a) Gipuzkoako klubetako lizentzia duten kirolariak bakarrik proposatu ahal izango dira, salbu eta, zenbait modalitatetan, maila jakin bat lortze aldera egokiagotzat jotzeagatik, eta behar bezala argudiatutako txostena tarteko, kirolariak Gipuzkoako federazio bati atxikia ez dagoen klub bateko lizentzia duenean.

b) 1.eranskinean kirol moadalitate bakoitzerako adieraitako urteetan jaio izana.

c) 2017-2018 kirol denboraldian edo 2017. utean 1. eranskinean adierazitako gutxienezko kirol merezimenduak lortu izana.

 Salbuespenezko egoera jakin batzuetan, Ebaluazio Batzordeak, dagokion Gipuzkoako kirol federazioaren partaidetzarekin, gutxieneko kirol emaitza horietara iristen ez diren kirolariak sartu ahal izango ditu etorkizuneko kirolarien zerrendan, ondoko esparruetan gaitasun handia dutela kontsideratzen bada: lehendikako kirol esperientzia, kirol aurrerapena azken hiru urteetan, kirol hastapenari buruzko informeak eta kirolerako bestelako aparteko gaitasunak, txosten tekniko batez egiaztatuak. Edonola ere, Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiari dagokio salbuespenezko proposamen horiek onartzea.

2.2. Talentuzko kirolari izendatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Deialdiari dagokion urtean talentuzko kirolari izendatu izana.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol errendimenduari buruz zehazturiko baldintza berezien probak egin izana (kirol egokituko kirolarien kasuan edo oinarri hauetako 4.2 puntuan adierazitako ezohiko kirol merezimenduak egiaztatzen dituztenen kasuan izan ezik). Halaber, ez dituzte proba horiek egin behako talentuko kirolari izendatzeko beste prozesu batean jadanik probak eginak dituzten kirolariek.

c) Adinez nagusia izatea edo guraso agintea dutenen baimena izatea.

 

Aurkeztu behar diren agiriak

I. eranskinean aipatzen diren gutxieneko beharkizunak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko ekainaren 13a arte.

Ebazpen Epea

 Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da, kasu bakoitzean, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Araudi aplikagarria

2018ko apirilaren 24ean Diputatuen kontseiluak egindako batzarrealdean Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuko bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak.

Oharrak

Kirol Zerbitzua. Gipuzkoa plaza z.g.  20004  Donostia
Harremanetarako telefonoak:

Elena Alberdi Busca     943 112497/ e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Jesús Gutierrez  Arosa 943 112486

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.