SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

C.4 - Desgaitasuna duten pertsonentzako kirol jarduerak.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Desgaitasuna duten pertsonak kirol sisteman integratzea sustatzera begirako kirol jarduerak antolatzea.
Zehazki, lerro honen bitartez diru laguntza emango zaien jarduerak honakoak izango dira:
- Kirol klubek, desgaitasuna duten pertsonen elkarteek edota irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuek antolatutako kirol jarduerak (C.4.a).
- Desgaitasuna duten ikasleei zuzendutako kirol jarduerak, ikastetxe publikoek, ez publikoek eta beste entitate batzuek antolatuak (C.4.b).

Laguntzen zenbatekoa

43.000,00 euro

Hartzaileak

Ikastetxe publikoak, ikastetxe ez publikoak, kirol klubak, eragindako pertsonen elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste entitateak.

Betebeharrak

Eskaera orria eta eskatutako dokumentazioa ezarritako epeetan aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko irailaren 15a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
- Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, banketxe edo aurrezki erakunde batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.
- C.4.a) jarduerak: C4A formularioa (jardueraren memoria eta sarrera eta gastuen balantze xehatua) eta gastu guztiak frogatzen dituzten jatorrizko fakturak.
- C.4.b) jarduerak: C4B formularioa (jardueraren memoria eta sarrera eta gastuen balantze xehatua) eta gastu guztiak frogatzen dituzten jatorrizko fakturak.

Ebazpen Epea Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta. Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA. Gipuzkoa plaza z.g.  20004  Donostia.
Faxa: 943-424518
Harremanetarako telefonoak eta helbide elektronikoak:
Elena Alberdi Busca 943 112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren 2018ko apirilaren 17an hartutako Erabakia, kirol gaietako diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia onartzen dituena. GAOn, 2018ko apirilaren 27an argitaratua (GAO zbk.: 81).

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.