SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

IKUSENTZUNEZKOAK: Gipuzkoan gauzatzen diren ikus-entzunezko proiektuak ekoiztu eta hedatzeko diru laguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Lokal publiko batean estreinatu aurreko edozein fasetan, garatutako ikus-entzu­nezko proiektuak ekoiztera eta heda­tzera bideratutako diru lagun­tzak

Laguntzen zenbatekoa

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inoiz ere gastuen % 70 baino handiagoa izango, ez eta 40.000 eurotako kopurua baino handiagoa ere.

Proiektu guztiek beste finan­tza­keta iturri ­batzuetatik, publiko nahiz pribatuetatik, lortu beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren % 30eko finan­tza­keta, ­gutxienez.

Hartzaileak

Diru lagun­tza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldin­tzak bete­tzen dituztenek:

— Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten per­tsona fisiko, irabazi asmorik gabeko entitateak nahiz enpresa pribatuak izatea, ikus-entzu­nezko proiektuak Gipuzkoan zuzenean gara­tzen badituzte.

— Oinarri hauen ondorioetarako, ikus-entzu­nezko lan­tzat hartuko da hirurogei minutu baino gehiagoko iraupena duena eta lokal publiko batean proiektatuko dena.

Baldintzak

Diru lagun­tza jasoko duen proiektuak edo programak baldin­tza hauek bete beharko ditu:

— Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharko da.

— Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendari­tza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.

— Entitate, enpresa edo partikular eska­tzaile bakoi­tzak ekoizpen proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi honetara.

— Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak deialdiak ezar­tzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

Aurkeztu behar diren agiriak

Diru lagun­tzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak, eta ondoren aipa­tzen dena:

a)  Proiektuaren azalpen memoria.

b)  Gidoiaren sinopsis.

c)  Kontu sailetan banatutako aurrekontua.

d)  Proiektuaren ekoispen plana.

e)  ­Fitxa teknikoa eta artistikoa.

f)  Proiektuaren arduradun lan taldearen ibilbidea eta filmografia.

Eskaerak aurkezteko epea

2018. urtean, diru lagun­tza hauek eska­tzeko azken eguna irailaren 17a izango da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak deialdi bakoi­tzean emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://www.gfaegoi­tza.eus helbidean) barrena, diru lagun­tzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internetez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

Ebazpen Epea

Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori konta­tzen hasiko da, kasu bakoi­tzean, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Informazioa eta eskaera orri normalizatuak egoi­tza elektronikoan (www.gfaegoitza.eus) eskuragarri egongo dira.

Eskaera orri normalizatuekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eska­tzaileek:    

a)  Eska­tzailearen nortasunaren egiaz-tagiriaren fotokopia (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar).

b)    Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.

c)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak egunean dituela egiazta­tzen duten agiriak. Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete: Berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren esku utz ditza­ten.
Eska­tzailea udala edo toki erakunde bat denean, ardurapeko aitorpena aurkeztea nahikoa izango da.             

d)    Eska­tzaileak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena. Eredua eskura daiteke Kultura Zuzen­dari­tza Nagusian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan (https://www.egoi­tza.gipuzkoa.eus), diru lagun­tzen atarian.

e)  Eska­tzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurta­tzen duen agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru lagun­tza bat lehenengo aldiz eska­tzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.

f)  Diru lagun­tza eska­tzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txos­ten zeha­tza.

g)    Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zeha­tza. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean eska­tzen duen kopurua zehaztu beharko da.

Administrazio-isiltasunaren efektuak Araudi aplikagarria

G.A.O. zk. 143, 2018ko uztailaren 25ekoa.

Oharrak Internetera Sarrera

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatutako kultura hedatu eta sustatzeko laguntzak arautzeko oinarriak

Gipuzkoan egindako ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko diru laguntzen 2018. ekitaldiko deialdia

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.