SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

SUSPERKA diru laguntzak: Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalean egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei zuzenduak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen jarduerak

Diru laguntza hauen xede dira, Gipuzkoako kultur esparruari alderdi berritzailea ematen dioten proiektuak. Izaera berritzaile hori bai edukietan eta bai kudeaketa moduan ikus liteke: Sareko lanean, bitartekaritzan, garaikidetasun artistikoan, ikerkuntzan, desberdinen artean eta publikoekin sortutako harreman berrietan eta lankidetzan. Oro har, praktika kulturaletatik abiatuta kultura eta gizarte arloko egitasmo berriak aurkezten dituztenak.

Diru laguntza lerro honen izaera berri tzailea dela eta, ezingo dute eskuratu azken hamar urteetako hirutan edo gehiagotan Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntza ren bat jaso duten entitateek.

Diru laguntzek berezko duten izaera dela eta, kanpo geratzen dira suntsikorra ez den ekipamendua eta materiala erosteko inbertsioen gastuak eta lokalak egokitzeko lanak.

Laguntzen zenbatekoa eta ordainketa

Irizpide orokor gisa, dirulaguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko diruz lagundu daitekeen programa garatzeko aurreikusitako gastuen % 70a, ezta ere eskatzaile bakoitzeko 12.000 euro. Proiektu guztiek beste finantzaketa iturri batzuetatik, publiko nahiz pribatuetatik, lortu beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren % 30eko finantzaketa, gutxienez.

Ordainketa bi zatitan egingo da, lehen zatia 2018 urtean ordainduko da eta bigarrena 2019an, horretarako 2019 urteko martxoaren 1erako jarduerari buruzko txostena aurkeztu beharko delarik.

Hartzaileak

Laguntza hauek egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten irabazi asmorik gabeko kultur entitateek eska ditzakete, baldin eta indarrean dagoen araudiarekin bat eratutakoak badira eta dagokien erregistroetan izen emanda badaude. Gainera, orain dela gutxi sortuak izan behar dute.

Salbuespen gisa, egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoatik kanpo duten irabazi asmorik gabeko kultur entitateek ere eska ditzakete diru laguntza hauek, baldin eta horien jarduera Gipuzkoako lurraldean garatzen badute eta programa berritzaileak badituzte.

Baldintzak

Diruz lagungarriak diren jarduerak era askotakoak izan daitezke: Ikerketa, prestakun tza, sen tsi bilizazioa, zabalkundea edo koordinazioa arlo artistiko eta kultural ezberdinetan. Jarduera horiek buru tzeko entitateak beharrezko dituen funtzionamendu gastuak ere sartu ahal izango dira.
Gainera, diru laguntza jasoko duen programak edo jarduerak baldintza hauek bete beharko ditu:
— Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharko da.
— Interes, espezializazio eta/edo originaltasun maila jakin bat izan behar du, lurraldeko kultur eskain tzari ekarpen nabarmena egiteko.
— Deialdiak ezarritako urte naturalaren barruan gauzatu behar da, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
— Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.

Aurkeztu behar diren agiriak

1. Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. (horretarako programak atxikitzen duen eredua bete)
2. Laguntza eskatu den jarduerari buruzko azalpen txostena. Kontutan izan baloratuko diren irizpideak zein diren (oinarri espezifikoen 5.artikuluan), laburtuz: proposamenaren esperimentazio eta berrikuntza maila, jardueraren interesa eta testuingurua aztertzeko zehaztasuna, Gipuzkoako kultur eskaintzari egiten dion ekarpena, jarraipena etorkizunera begira, partaidetza, aurrekontuaren egokitasuna, baliabide ekonomikoak, hizkuntzen erabilera, genero berdintasunaren ikuspegia, gazteen partehartzea...
3. Eskatzaileak bere izenean irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki kutxa batek emana.  OHARRA: aurreko urteetan diru laguntzaren bat izan eta kontu korrontea aldatu ez baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
4. Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
6. Elkartearen Identifikazio Fiskaleko Kodea.
7. Elkartearen erregistro agiria eta estatutuak

Eskaerak aurkezteko epea

Diru laguntza hauek eskatzeko azken eguna 2018ko apirilaren 10a izango da.

Eskaerak aurkezteko modua

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztu ahal izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaeran sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue :
• Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2018ko otsailaren 27koa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 51 zk., 2018-03-13.    III.eranskina. Susperka

Oharrak

Informazioa osatzeko, hona jo dezakezue:
• Kultura Berrikuntza eta Partehartze Unitatea

Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta kalea, 9. 20006 Donostia
• Harremanetarako pertsonak: Itziar Goikoetxea

• Tel.: 943 112997
• Helbide elektronikoa: igoikoetxea@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.