SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

OLATUAK diru laguntzak: ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia duten proiektu puntualetarako

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen jarduerak

Diru laguntza hauen  xedea izango da proiektu puntualen finantzaketa. Proiektu puntual hauek urteko programa baten barruan sartu gabekoak izan behar dute. Hasiera eta bukaera programatua eta helburu zehatza dutenak, luzera begirako garapenik gabe.

Proiektu puntual horiek ekintza artistiko-kulturalen bidez prozesu berritzaileetan eta gizarte eraldaketan eragin behar dute, zeharka nahiz arazo zehatzei zuzenduta.

Ekintza horiek kulturaren alderdi sozial eta eraldatzaileenak landu behar dituzte, eta elkargune bat sortu kuturaren eta gizarte duinago baten artean, zeina lerratuago egongo den bakean oinarritutako bizikidetzara, jasangarritasun ekologikora, pertsonen arteko berdintasunera, elkartasunera,  partaidetzara eta gizarte integraziora.

Diru laguntzek berezko duten izaera dela eta, kanpo geratzen dira suntsikorra ez den ekipamendua eta materiala erosteko inbertsioen gastuak eta lokalak  egokitzeko lanak.

Laguntzen zenbatekoa

Diru laguntza gehienez ere aurrekontuaren %70 izango da eta eskatzaile bakoitzak jaso ahal izango duen diru laguntza ez da 6.000 euro baino gehiagokoa izango.

Hartzaileak

Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten pertsona fisikoek, kultur alorreko irabazi asmorik gabeko elkarteek eta mikro-enpresek. 

Diruz lagungarriak diren proiektuak era askotakoak izan daitezke: ikerketa, prestakuntza, sentsibilizazioa, zabalkundea edo koordinazioa arlo artistiko ezberdinetan.

Jarduerak burutzeko beharrezkoak diren funtzionamendu gastuak ere sartu ahal izango dira.

Baldintzak

- Diruz lagundutako jarduerak deialdiaren urte naturalaren barnean burutu behar dira.

- Ekonomikoki bideragarriak diren proiektu edo programak izan behar dute. Bideragarritasun hori dirusarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskatzen zaiona zehaztu beharko da.

- Eskatzaile bakoitzak  - izan entitate, enpresa edo partikular - proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi honetara.

Baztertzeak

Laguntza hauen eremutik kanpo gelditzen dira honako egitasmo eta ekintzak:

a) Diru laguntza izenduna xedatua dutenak.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren beste diru laguntza deialdietan egokiago sar daitezkeenak edo espresuki sartuta daudenak.

c) Beren izaeragatik edo xedeagatik, kultur Zuzendaritza Nagusiaren jarduketa esparruekin zuzenean zerikusirik ez dutenak.

d) Aisia eta denbora librearen okupaziora nahiz gazteriari zuzendutakoak.

e) Asistentzia ematekoak eta izaera soziokomunitarioko misio nagusia dutenak.

f) Unibertsitateek antoatutako proiektuak eta/edo jarduerak.

 

Eskaerarekin batera aurkeztu behar diren agiriak

1. Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira (horretarako aplikazioan atxikitzen den eredua bete).
2. Laguntza eskatu den jarduerari buruzko azalpen txostena. Kontutan izan baloratuko diren irizpideak zein diren (oinarri espezifikoen 5.artikuluan), laburtuz: Gaur egungo arazo eta gaiekin eta testuinguruarekin duen lotura, testuinguruaren azterketa eta jardueraren interesa, berrikuntza, partaidetza, aurrekontuaren egokitasuna, baliabide ekonomikoak, hizkuntzen erabilera, genero berdintasunaren ikuspegia, gazteen partehartzea.
3. Eskatzaileak bere izenean irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki kutxa batek emana.  OHARRA: aurreko urteetan diru laguntzaren bat izan eta kontu korrontea aldatu ez baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
4. Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
6. Elkarte edo enpresa badira Identifikazio Fiskaleko Kodea, eta pertsona fisikoa bada Nortasun Agiria.
7. Elkarte edo enpresa badira, dagokien erregistroan inskribatua izatearen agiria eta eraketa eskriturak edo estatutuak.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilak 10

Eskaerak aurkezteko modua

Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsultatu ditzakezue :
• Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2018ko otsailaren 27koa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 51zkia. 2018-03-13   III eranskina, Olatuak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.