SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

KONPAINIA ESZENIKOAK: Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko, eta sentsibilizaziio, prestakuntza eta bitartekotza programetarako diru laguntzak


  1. (Derrigorrezkoa) Proiektuaren laburpena eta aurrekontua

  2. (Derrigorrezkoa) Identifikazio fiskaleko agiria.

  3. (Derrigorrezkoa) Eskatzailearen nortasunaren ziurtagiria, pertsona fisikoa bada nortasun agiria, enpresa bada eskriturak, erregistroko ziurtagiriaz eta elkartea bada estatutoak erregistratuta.

  4. (Derrigorrezkoa) Ekonomi jardueren gaineko zergan altan dagoela egiaztatzen duen agiria.

  5. (Derrigorrezkoa) Eskatzailea enpresa bada: Sozietateen gaineko zergari buruz azken ekitaldian egindako aitorpena edo, eskatzailea pertsona fisikoa bada, azken ekitaldiko errenta aitorpena.

  6. (Derrigorrezkoa) Gizarte Segurantzaren egiaztagiria, urte honi dagokiona, eskatzailea bertan izen emanda dagoela eta urte honetan enplegatuak estaltzeak eragindako ordainketak egunean dituela adierazten duena.

  7. (Derrigorrezkoa) Azken bost urteetan (deialdikoa barne) ekoiztutako ikuskizunen zerrenda eta ezaugarri nagusiak

  8. (Aukerazkoa) Diru laguntzaren helburu den egitasmoari buruzko azalpen txosten osagarria.

  9. (Aukerazkoa) Sustapen eta hedapenerako kontratatutako pertsonalaren kontratuak.

  10. (Aukerazkoa) Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: ez da beharrezkoa eskaera orrian guri baimena emanez gero

  11. (Aukerazkoa) Gizarte Segurantzarekiko bete beharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: ez da beharrezkoa eskaera orrian guri baimena emanez gero.

  12. (Aukerazkoa) Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. Beharrezkoa da aurkeztea soilik laguntza hau lehen aldiz eskatzen bada edota kontu korrontea aldatu bada.