SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

KONPAINIA ESZENIKOAK: Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko, eta sentsibilizaziio, prestakuntza eta bitartekotza programetarako diru laguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Diru laguntzen xedea

Diru laguntza hauen helburu dira eszena arteak (antzerkia edota dantza)  ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateak, ikuskizunak sustatzeko eta saltzeko programek nahiz Gipuzkoan arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzeko.

Hartzaileak

Diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:

- Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten pertsona fisiko nahiz juridiko-pribatuak izatea.

- Ekonomi jardueren gaineko Zergan, antzerki jarduerekin zer ikusia duen atalean izen emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoa denean bere helburu edo gizarte xedea antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duena izatea.

-  Azken bost urteetan gutxieenez  3 eszena ikuskizun profesional ekoiztu eta zabaldu izatea eta deialdiko urtean aktibo izatea gutxienez deialdiaren aurreko urtean edo urtean bertan ekoiztutako antzezlan batekin.

Betebeharrak
  • Diru laguntzaren xede den jarduera urte naturalekoa izango da (urtarriletik abendura bitartean).
  • Sustatu nahi diren ikuskizunak diru laguntza eskatzen duen konpainiak berak ekoiztuak izan behar dute.
  • Diruz lagundutako entitateak komunikazioa eta publizitatea gutxienez euskaraz egin beharko du.
  • Diru laguntza jasotzen duten konpainiek, aurkeztu beharko dute hurrengo urteko (2019) martxoaren 1erako, egindako jardueraren memoria, balantze ekonomikoa (gastuak eta diru sarrerak) eta jardueran izandako gastu eta inbertsioak sailkatzeko zerrenda (hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar da);
  • Laguntzak bi zatitan ordainduko dira: %60 emateko ebazpenarekin batera eta gainerako %40a diruz lagundutako jarduera amaitu ostean.

Entitateek dagokion deialditik, dekretutik eta eranskinetik eratorritako guztia bete beharko dute (ikus arautegia). Ez betetzeak ebazpena aldatzea eta, dagokionean, diru laguntza itzultzea ekar dezake.

Eskaerak egiteko epea

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 17an amaituko da.

Eskaerak egiteko modua

Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.

Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak
  1. Eskaera ofiziala, behar bezala beterik.  Programa informatikoak eskatzen dizkizun datu guztiak bete: eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena eta de minimis diru laguntzei buruzko aitorpena barne daudela.
  2. Proiektuaren ezaugarriak eta aurrekontua, horretarako programa informatikoak eskainiko dizun eredua erabiliz.
  3. Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia. (Pertsona fisikoa bada nortasun agiria; enpresa bat bada  dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta eskriturak). OHARRA: Aurreko urteetan aurkeztutakoek ez dute horrelakorik berriz aurkeztu beharrik, baina noiz eta non aurkeztu zuten adierazi behar dute idatziz.
  4. Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia. OHARRA: Aurreko urteetan aurkeztutakoek ez dute horrelakorik berriz aurkeztu beharrik, baina noiz eta non aurkeztu zuten adierazi behar dute idatziz.
  5. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena eman baduzu ez dituzu aurkeztu beharrik.
  6. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. OHARRA: aurreko urteetan diru laguntzaren bat izan eta kontu korrontea aldatu ez baduzu ez duzu aurkeztu beharrik.
  7. Ekonomi Jardueren gaineko Zergan altan dagoela egiazta­tzen duen agiriaren fotokopia, beti ere deialdi honek aipatutako jarduerarekin zerikusia duen atalari dagokionean.
  8. Sozietateen gaineko Zergari buruz (sozietateak direnean) edo PFEZi buruz (per­tsona fisikoak direnean) eska­tzaileek azken ekitaldian egindako aitorpenaren fotokopia.
  9. Gizarte Seguran­tza­ren egiaztagiria, urte honi dagokiona, eska­tzailea bertan izen emanda dagoela eta urte honetan enplegatuak estal­tzeak eragindako ordainketak egunean dauzkala adieraziko duena.
Diru laguntzaren zenbatekoa

Diru laguntza ez da inoiz ere 21.000 euro baino handiagoa izango, ez eta diruz lagundutako jarduerari dagokion gastuaren %70 baino handiagoa ere.

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.
 

Informazio osagarria

Informazioa osatzeko, hona jo dezakezue:

  • Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko atala
    Koldo Mitxelena Kulturunea
    Urdaneta kalea, 9. 20006 Donostia
  • Tel.: 943 112891
  • Faxa: 943 112765
  • Harremanetarako pertsonak: Arantza Olaskoaga / Lide Arana
  • Helbide elektronikoa: aolaskoaga@gipuzkoa.eus  / larana@gipuzkoa.eus
Araudi aplikagarria

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.