SubvencionesPortlet SubvencionesPortlet

BEKAK: musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak, erakusketen komisariaketa, moda eta diseinua eta arkitektura arloetan asketak egiteko

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2018
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Arte alorreko ikasketa espezializatuak egiteko bekak eta beken luzapenak. Ikasketa alor hauek sartzen dira:

  • Musika: interpretazioa, konposizioa eta zuzendaritza.
  • Dantza: klasikoa, garaikidea eta koreografia.
  • Arte dramatikoa: interpretazioa eta zuzendaritza.
  • Ikus-arteak: Alor desberdinetako prestakuntza espezializatua eta erakusketen komisariaketa.
  • Moda diseinua
  • Arkitektura: eraikuntza, hirigintza eta paisajismoa.

Ikasketak 2018-2019 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin.
Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan.
 

Hartzaileak

Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.

- Gutxienez 16urte beteak izatea  2017ko abenduaren 31rako , eta 2018ko abenduaren 31n 31 urte bete ez izana. Adin txikikoen kasuan, beharrezkoa izango da  adingabeen guraso agintea duten pertsonen baimena.

Betebeharrak

- Beka hauek ikasketa espezializatuak egiteko dira, ez oinarrizkoak. Eskatzaileak beka eskatzen duen ikasketa alorreko oinarrizko formazioa baduela ziurtatu beharko du, modu hontan:

  • Musikan Kontserbatorioko  goi mailako titulazioa aurkeztuz. Salbuespen bezela kontuan hartuko dira goi mailako titulaziorik izan ez baina musikarako aparteko gaitasuna erakusten duten pertsonen eskaerak, deialdian parte har dezaketela uste baldin badu ebaluazio batzordeak.
  • Beste alorretan (dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak, moda diseinua eta arkitektura): egindako ikasketak ziurtatzen dituzten agiriak aurkeztuz.

- Ezingo dira beka hauek eskatu, egin nahi diren ikasketak Euskadiko Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Erkidegoan egiteko aukera baldin badago.

- Aldiz, ikasketak bi erkidego horietan egin ezin eta kanpora joan beharrean aurkitzen direnek eskatu ahal izango dituzte.

- Eskatzaileak deituak izan daitezke proiektuari buruzko azalpenak edo froga praktiko bat egitera, musikaren eta dantzaren alorretan batipat. Hala denean esandako egun eta orduan etorri behar dute, bestela automatikoki baztertuak izango dira.

- Ebaluazio batzordeak disziplina bakoitzeko espezialisten aholkularitza izango du.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 21 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, beraz, ekainaren 18an amaituko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  1. Eskaera-orria behar bezala beteta eta sinatua.
  2. "Proiektuaren laburpena eta aurrekontua" izeneko dokumentua, beteta.
  3. Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia (edo baliokidea).
  4. Eskatzailearen Curriculum vitae dokumentatua, honakoak barne: 1) Musika ikasketak egiteko: Kon­tser­batorioko goi mailako titulazioa ikasketaren helburu den jardueran. Salbuespen bezala kontuan hartuko dira jarduera horretako goi mailako titulaziorik izan ez, baina musikarako aparteko gaitasuna erakusten duten per­tso­nen eskaerak, deialdian parte har dezaketela uste baldin badu ebaluazio batzor­deak. 2) Beste arloetan (dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak, moda diseinua eta arkitektura): beka eska­tzen duen ikasketen arloan aurrez izandako oinarrizko formakun­tza ziurtatu beharko da agiri bidez.
  5. Ikasketak egin nahi dituen herrialdeko hizkuntza behar bezala menperatzen duela egiaztatzen duen agiria, eskatzaileak egindako aukerak hala eskatzen duenean.
  6. Euskararen ezagupen mailari buruzko adierazpena. Ahal bada, adierazten duen dokumentazioaz lagundua: titulazioa edo ikasketak euskaraz egin izanari buruzko dokumentazioa adibidez.
  7. Auzotartasun agiria: azken hamar urteetan gutxienez bost urtez Gipuzkoako edozein udalerritan bizi izan dela egiaztatzen duen errolda agiria.
  8. Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki etxe batek emana.
  9. Egin nahi dituen ikasketei buruzko azalpen txosten zehatza.
  10. Ikasketak egingo dituen eskolari buruzko dokumentazioa:  ikasketa programa, ikasketen iraupena, irakaslegoa, metodologia eta eskaintzen duen titulazioa zein den.
  11. Ikastetxeak edota bere lana zuzentzeaz arduratuko den pertsonak onartzen duela edo onar dezakeela egiaztatzen duen agiria.
  12. Motibazio eskutitza: eskatzailearen idatzi bat, ez folio bat baino luzeagoa, bere proiektuaren arrazoiak eta zergatiak azalduz.
Eskaerak aurkezteko modua

• Ahal izanez gero eskaerak Internetez egin behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik.  Eskaera  egin daiteke: sinadura elektroniko batekin identifikatuta edo gabe (identifikatu gabe). Azken kasu honetan, eskaera egiterakoan aplikazio informatikoak sortuko duen eskaera orria paperean sinatuta aurkeztu beharko du. Nortasuna horrela egiaztatuz gero, aurkeztutako egun baliozkotzat aplikazio informatikoan erregistratutakoa joko da.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuaren Erregistro Orokorrean (Koldo Mitxelena, Urdaneta 9, 20006 Donostia) edota Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/g behe solairua, 20004 Donostia).

Bekaren zenbatekoa

Beka bakoitza ez da 10.000 euro baino gehiagokoa izango. Arlo bakoitzeko aurrekontua honakoa da:

— Musika: Gehienez ere 34.000€. 

— Dantza: Gehienez ere 34.000€.

— Arte dramatiko: Gehienez ere 34.000€.

— Ikus arte eta erakusketen komisariotza: gehienez ere 15.600€ banatuz.

— Moda Diseinua: gehienez ere 10.000 euro.

— Arkitekturara: gehienez ere  10.000 euro. 

Alor bakoitzeko beka kopurua eta horien zenbatekoak handitu ahal izango dira alor horietako bakoitzean soberakinik gertatuz gero. Beka bakoitzaren zenbatekoa oinarrietan ezarritako irizpideen arabera kalkulatuko da.

Ebazpena

Ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.
 

Ordainketa modua

Beka ondorengo eran ordainduko da:
— Zenbateko osoaren %60a beka ematerakoan, 2018 urtean.
— Zenbateko osoaren %40a 2019 urtean, beka eman deneko ikasketak amaitu eta txostena 2019ko azaroaren 30a baino lehenago aurkeztu ondoren, .

Informazio osagarria

Informazio gehiago hemen:

Kultura sustapen eta hedapeneko atala. Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta kalea 9 – 20006 Donostia.
Harremanetarako pertsona: Arantza Olaskoaga / Itziar Almagro / Lide Arana
Helbide elektronikoa: aolaskoaga@gipuzkoa.eus
Telefonoa: 943 112891

Eta baita ere: K Bulegoa. Errege-erregina katolikoen kalea, 16. Donostia. Telefonoa: 943 113343

Araudi aplikagarria

Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2018ko apirilaren 24koa, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatzen dituen programen kontura bekak eta laguntzak ematea arautzen duena. Oinarriak eta deialdia

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.