1. (Derrigorrezkoa) Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. Arte eszenikoen eta musikaren urteko programazio taula.

  2. (Derrigorrezkoa) Udaleko ziurtagiria non ekipamendu eszeniko iraunkor eta egokia, erantzun zibileko asegurua, programazioaren arduraduna eta aurrekontuko partidari buruzko baldintzak betetzen dituela adierazten den.

  3. (Derrigorrezkoa) Diru laguntzaren xede diren emanaldiak eskainiko dituzten konpainiekin sinatutako kontratuen kopiak; gutxienez, irailaren 26a baino lehen egingo dituzten emanaldiena.

  4. (Aukerazkoa) Programazioaz aparte, udal mailako arte eszenikoen sustapen egitasmo bati zuzendutako diru laguntza eskatuz gero, jarduera hau barne hartzen duen akordio, hitzamen edo kontratua, talde eszeniko batekin edo gehiagorekin.

  5. (Aukerazkoa) Eskatzailea irabazi asmorik gabeko entitatea bada, udalarekin duen akordio edo hitzarmenaren agiria, udalak helburu honetarako jartzen duen diru kopuruarekin.