1. (Derrigorrezkoa) Dagokion udal organo eskudunak 6.2 oinarriari jarraiki dirulaguntza eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.

  2. (Derrigorrezkoa) Aurrekontua, honako hauek zehaztuta: diruz lagundu beharreko aholkularitza eta laguntza teknikoko lanen gastuak, edo, hala badagokio, egin beharreko eraikitze edo urbanizatze esku-hartzeen gastuak, guztizko zenbatekoa.

  3. (Derrigorrezkoa) Aholkularitza eta laguntza teknikoko lanen kontratazioa edo dagozkion lanak egikaritzeko kontratazioa adjudikatzeko udal erabakiaren edo erabakien ziurtagiria

  4. (Derrigorrezkoa) Oinarri hauetan ezarritako balorazio-irizpideak betetzen direla justifikatzen eta egiaztatzen duen memoria teknikoa (9. oinarria).