1. (Derrigorrezkoa) Proiektua baloratzeko galdetegia. Aplikazioan on line bete beharreko inprimakiaren eredua erantsi da PDF formatuan.

  2. (Derrigorrezkoa) Proiektuko jardueren kronograma

  3. (Derrigorrezkoa) Aurrekontu xehatua. Aplikazioan on line bete beharreko inprimakiaren eredua erantsi da PDF formatuan. Lankidetzako proiektuen kasuan, entitate bakoitzak bere gastuak aurkeztuko ditu.

  4. (Derrigorrezkoa) Proiektuaren azalpen zabaldua, gehienez 10 orrikoa.

  5. (Aukerazkoa) Edukiz gero, genero berdintasunaren eta euskararen arloko entitate eskumendunek igorritako ziurtagiriak, edo dagozkien planak.

  6. (Aukerazkoa) Proiektuan parte hartzen dutenen artean sinatutako lankidetza hitzarmenaren kopia (liderrak soilik aurkeztu beharrreko dokumentua).