1. (Derrigorrezkoa) Ziurtagiria (edo adierazpena) non adierazten den entitate eskatzailearen gobernu organoaren osaera, izena, NAN, kargua eta sexua zehaztuta. EREDUaren arabera.

  2. (Derrigorrezkoa) Gipuzkoan kokatutako entitatearen egituraren deskribapena. Adierazi kokapena eta zer giza baliabide iraunkor dituen, izen-abizenak eta NANa, betetzen dituzten funtzioak edo betetzen dituzten lanpostuak zehaztuta.

  3. (Aukerazkoa) Programaren ezaugarriak (helburuak, metodologia, jarduerak..), eta erakundearen oinarri soziala deskribatzen dituen dokumentua.

  4. (Aukerazkoa) Euskararen erabilera sustatzea: aurreikusitako direktrizeak, irizpideak, metodologia eta ekintzak. Erantsi hemen Euskara erabilera sustatzeko plana baldin baduzue.

  5. (Aukerazkoa) Genero-berdintasuna sustatzeko programaren barruan aurreikusitako direktrizeak, irizpideak, metodologia eta ekintzak. Erantsi hemen Berdintasun plana baldin baduzue.