1. (Derrigorrezkoa) C1 maila egiaztatzen duen euskara titulua, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

  2. (Derrigorrezkoa) Hizkuntza normalizazioari dagozkion ikasketa ofizialak legez onartutako unibertsitateren batean egin izana egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa.

  3. (Derrigorrezkoa) Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egon izana egiaztatzen duen ziurtagiria.

  4. (Aukerazkoa) Hizkuntza normalizazioren esparruko prestakuntza osagarria (ikastaroak, biltzarrak eta gisakoak) egiaztatzen duten agiriak.

  5. (Aukerazkoa) Hizkuntza normalizazioren alorrean izandako esperientzia profesionala egiaztatzen duten agiriak.