1. (Derrigorrezkoa) Hedabidearen ezaugarriei buruzko datuak (eredua erabili behar da)

  2. (Derrigorrezkoa) Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu xehatu eta zehaztua dirulaguntza hauen indarraldiak bere barnean hartzen dituen hiru urteko jarduerari buruzkoa (eredua erabili behar da)

  3. (Derrigorrezkoa) Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza, dirulaguntza hauen indarraldiaren hiru urteko jarduerari buruzkoa.

  4. (Derrigorrezkoa) Genero berdintasunaren trataerari buruzko txostena (eredua erabili behar da)

  5. (Aukerazkoa) Ordainketa sistema batez plazaratzen diren argitalpenen kasuan, hedabideak 2021ean izandako zabalkundearen ziurtagiria, Zabalkundearen Justifikaziorako Bulegoak (OJD) emana. Agiri horrek ordainketa bidezko zabalkunde arrunta ziurtatu beharko du.

  6. (Aukerazkoa) Eskaerak aurkezteko epearen amaiera aurreko 6 hilabeteetan paperean eta digitalean argitaratutako edukien zerrenda

  7. (Aukerazkoa) Doaneko sistema batez plazaratzen diren argitalpenen kasuan, hedabideak 2021ean izandako zabalkundearen ziurtagiria, Zabalkundearen Justifikaziorako Bulegoak (OJD) emana. Agiri horrek banatzekoak diren aleei dagokien zabalkundea ziurtatu beharko du.

  8. (Aukerazkoa) Edizio digitala duten hedabideen kasuan, webgunearen neurketa eta azterketa tresnarako sarbidea.

  9. (Aukerazkoa) Edizio digitala duten hedabideen kasuan, web domeinuaren erregistro ziurtagiria, hedabide digitala editatzen duen eskatzailearen izenean.

  10. (Aukerazkoa) Zeharkako zergak berreskuratu edo konpentsatzeko gai ez diren kasuetan, Ogasunaren ziurtagiria, egiaztatzen duena entitate eskatzaileak ez duela Balio Erantsiaren gaineko Zergarik berreskuratzen edo konpentsatzen.