1. (Derrigorrezkoa) Burutuko den jarduera deskribatzeko formularioa

  2. (Derrigorrezkoa) Sozietatea eratzeko eskrituren eta estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatu direnak.

  3. (Derrigorrezkoa) Erakundearen jarduera barne hartzen duen EJSNaren atala egiaztatzen duen dokumentazioa.

  4. (Derrigorrezkoa) Itxitako azken ekitaldiari dagokionez, erakundearen negozio bolumen orokorra egiaztatzen duen dokumentazioa.

  5. (Derrigorrezkoa) Erakundeko langile kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa, erakunde ofizialak emana.

  6. (Derrigorrezkoa) Ingurumen baimen integratuaren, ingurumen baimen bakarraren, jarduera sailkatuen lizentziaren edo jarduera sailkatuaren aurrekomunikazioaren kopia, erakunde eskatzaileari aplikatutako baimenaren erregimenaren arabera.

  7. (Aukerazkoa) Eskaera sinatzen duena erakundearen izenean jardun daitekeela egiaztatzen duen dokumentuaren kopia, erakunde eskatzailea bera ez bada.

  8. (Aukerazkoa) Eskaera sinatzen duen pertsonaren NANaren kopia, erakunde eskatzailea bera ez bada.