1. (Derrigorrezkoa) Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txostena.

  2. (Derrigorrezkoa) Proiektu, programa edo jarderaren diru sarrera eta gastuen aurrekontu xehatua.

  3. (Derrigorrezkoa) Erakunde eskatzaileko arduradunaren erantzukizunpeko adierazpena, proiektuan sartutako datu egiazkoak direla eta datuak lagako zaizkiela adieraziz.

  4. (Derrigorrezkoa) Jarduerari lotutako ekipoak, osagaiak, sistema integrazioak eta softwarea Europar Batasunean kokatutako hornitzaileengandik eskuratu izanaren adierazpena.

  5. (Derrigorrezkoa) Dirulaguntzaren xede den ekintza «kalte esanguratsurik ez egiteko» printzipiora egokitzen dela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

  6. (Derrigorrezkoa) Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planeko (PRTR) jarduketen exekuzioari buruzko datuak lagatzeko eta tratatzeko berariazko baimenaren adierazpena.

  7. (Derrigorrezkoa) Erantzukizunpeko adierazpena, PRTRn ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzkoa, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera.

  8. (Derrigorrezkoa) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zeinean adierazten baitu beteko dituela Europar Batasunak kofinantzatutako proiektuetan iruzurraren aurkako neurrien planean jasotako betebehar espezifikoak.