(Derrigorrezkoa) Eskumena duen udal-organoak diru-laguntza eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria, 6.2 oinarriaren arabera.
(Derrigorrezkoa) Diruz lagundu beharreko dokumentua egiteko eta izapidetzeko lanen gastuen guztizko zenbatekoa, ordaintzeko ezarritako modua eta 2022. urterako aurreikusitako gastuaren zenbatekoa zehazten dituen aurrekontua.
(Derrigorrezkoa) Lanen kontratazioa esleitzeko udal akordioaren edo erabakien ziurtagiria.
(Derrigorrezkoa) Egindako lanen kostua egiaztatzen duten fakturak edo horien ordezko agiriak.
(Derrigorrezkoa) Udal idazkariaren ziurtagiria, diru-aguntza honen bidez finantzatuko diren lanetarako ez dela diru-laguntzarik eskatu edo jaso adierazten duena.