1. (Derrigorrezkoa) Dagokion udal organo eskudunak 6.1 oinarriari jarraiki dirulaguntza eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.

  2. (Derrigorrezkoa) Aurrekontua, honakoak zehaztuta: dokumentua egiteko eta bideratzeko aholkularitza eta laguntza teknikoko lanen gastu osoa, dirulaguntzaren xede dena; ordaintzeko ezarritako modua, eta 2022. urterako aurreikusitako gastuaren zenbatekoa.

  3. (Derrigorrezkoa) Aholkularitza eta laguntza teknikoko lanen kontratazioa adjudikatzeko udal erabakiaren edo erabakien ziurtagiria.

  4. (Derrigorrezkoa) Horiek ordezkatzen dituzten fakturak edo agiriak, egin diren lanen kostua egiaztatzen dutenak.

  5. (Aukerazkoa) Udal idazkariaren ziurtagiria, laguntza honen bidez finantzatzen diren lanetarako beste dirulaguntzarik ez dela ez eskatu ez jaso egiaztatzen duena.

  6. (Aukerazkoa) Oinarri hauetan ezarritako balorazio-irizpideak betetzen direla justifikatzen eta egiaztatzen duen memoria teknikoa (9.oinarria).