1. (Derrigorrezkoa) Eskatzailearen nortasunaren egiaztagiria (NAN / IFK) . Beharrezkoa, aurretik aurkeztu ez denean (OHARRAK ikusi)

  2. (Derrigorrezkoa) Kontu korrontearen titularitatearen ziurtagiria. Beharrezkoa, aurretik aurkeztu ez denean (OHARRAK ikusi)

  3. (Derrigorrezkoa) Jabetza pribatuko higiezinen kasuan, zaharberritu beharreko elementuaren jabetza eskubidearen titularitatea edo haren gainean eskubide errealen bat duela egiaztatzen duten agiriak.

  4. (Derrigorrezkoa) Proiektuaren azalpen txostena, honako hauekin batera: exekuzio proiektua, epeen estimazioarekin; edo, beharrezkoa ez denean, dokumentazio teknikoa (obraren memoria, materialak, kalitateak, neurketak, informazio grafikoa eta fotografikoa).

  5. (Derrigorrezkoa) Egin nahi den esku hartzearen gastuen eta diru sarreren aurrekontu zehatza. Derrigorrezkoa bada hiru hornitzaile ezberdinen eskaintzak erantsi beharko dira, edo bakarra aurkezten bada honen azalpena.

  6. (Derrigorrezkoa) Obrak egin behar badira, udal lizentzia eskatu dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

  7. (Aukerazkoa) Eskatzaileak zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak. Aldundiari eskaera telematikoan baimena eman ez bazaio.

  8. (Aukerazkoa) Eskatzaileak Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiria. Aldundiari eskaera telematikoan baimena eman ez bazaio.

  9. (Aukerazkoa) Donostiako Gotzaitzaren baimena, behar duten erakunde erlijiosoen eraikinetan.

  10. (Aukerazkoa) Organo eta harmoniumak zaharberritzeko, Elizbarruti Batzordearen aldeko txostena.

  11. (Aukerazkoa) Erakunde publikoek sustatutako proiektuetan, proposatutako esku hartzerako aurtengo ekitaldian behar adinako kreditua dagoela ziurtatuko duen agiria.