1. (Derrigorrezkoa) Beka eskatzeko inprimakia, behar bezala beteta.

  2. (Derrigorrezkoa) Aurreproiektua: bertan jasoko dira titulua, bekaren xedea den proiektuaren planteamendua, helburuak, laneko metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia. Agiri honetan emaitzak dibulgatzeko lehenengo proposamena jasoko da.

  3. (Derrigorrezkoa) Titulu akademikoaren, euskararen eta beste hizkuntza batzuen ezagutza egiaztatzen duten tituluen, NANaren, curriculum labur baten eta eskatzaileak alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten dokumentuen kopia, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera.

  4. (Derrigorrezkoa) Bekaren xede den proiektuaren tutoretza edo zuzendaritzarako, lan horiek egingo dituen pertsonaren NANaren kopia aurkeztu beharko da.

  5. (Derrigorrezkoa) Erantzukizuneko adierazpena, non jasoko den eskatzailea ez dagoela sartuta 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan, eta 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izateko aurreikusten dituen debekuetan.

  6. (Derrigorrezkoa) Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak objektu eta xede bererako beste inolako dirulaguntza, laguntza, beka, diru sarrera edo baliabiderik eskatu ez duela egiaztatzen duena.

  7. (Derrigorrezkoa) Erantzukizunpeko adierazpena, bekaren garapenarekin bateraezina den lan jarduerarik ez duela adierazten duena.

  8. (Derrigorrezkoa) Eskatzaileak emandako baimena, Administrazio eskudunean bitarteko elektronikoaren bidez, edo eskura dauden bitartekoen bidez, beka hau lortzeko beharrezkoak diren obligazioak betetzen direla ezagutzeko, jasotzeko edo egiaztatzeko.