Subvenciones Subvenciones

Gipuzkoako eremu degradatuak berreskuratu eta lehengoratzeko proiektuak eta jarduketak egiteko gauzazko laguntzak


  1. (Derrigorrezkoa) Egikaritze proiektu teknikoa edo obren memoria balioetsi bat, aurrekontua unitateka eta kapituluka zehazturik, eta diru laguntzaren xede den jarduera erabat egiteko kronograma, 2. ataleko 1. oinarrian zehaztutako egokitasuna justifikaturik.

  2. (Derrigorrezkoa) Lurren jabetza edo eskuragarritasuna egiaztatzen duen agiria, edo, hala badagokio, administrazio baimen edo esleipen zehatzena, guztia ere leheneratzeko, berroneratzeko eta hobetzeko jarduerak gauzatu ahal izateko

  3. (Derrigorrezkoa) Egiaztatzen duen agiria non adierazten den jarduerak bateragarriak direla dagokion udalerriko plangintzaren araudian xedatuta dagoenarekin.

  4. (Derrigorrezkoa) Proiektua edo jarduera egiteko onartzeko entitatearen akordioa, diru laguntza inbertsioaren zenbateko osoa adieraziz; halaber, adierazi beharko da onartzen duela lan horiek Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzea.

  5. (Derrigorrezkoa) Erantzukizunpeko adierazpen bat, ez dutela hemen jarritako debekurik: 3/2007 Foru Arauaren 12. artkn., 2/2015 Foru Arauaren 26. artkn. eta egunean dituztela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak.

  6. (Aukerazkoa) Erakunde eskatzaileak eskabidearekin batera aurkezteko interesgarritzat jotzen duen beste edozer dokumentu, betiere loturik badaude oinarri arautzailetan adierazitako helburuekin, lehentasunekin edo irizpideekin.