Subvenciones Subvenciones

Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko diru laguntzak.


  1. (Derrigorrezkoa) [Edonola ere] Jardueraren memoria deskribatzailea eta, izan ezean, proiektu teknikoa.. Barnean eraman behar ditu, egin behar diren lanen aurrekontu zehatza eta partidaz partida banandua baita lanen denboraren antolaketa bat ere.

  2. (Derrigorrezkoa) [Inbertsioak energia berriztagarriak erabiltzen diren instalazioetan] Orubeak edo eraikinak okupatzen badira, zuritu beharko da jarduera udaleko plangintzarekin bat datorrela, eta higiezina erabilgarri dagoela.

  3. (Derrigorrezkoa) [Inbertsioak energia berriztagarriak erabiltzen diren instalazioetan] Eraikina Eraikinen Kode Teknikoa bete beharrik ez zegoela frogatu beharko da. Eraikinen Kode Teknikoak ezarritakoaren gainetik dagoen handitze bat egin nahi bada, frogatu beharko da proiektua aipatutako araudian eskatusakoaren gainetik dagoela.

  4. (Derrigorrezkoa) [Inbertsioak energia berriztagarriak erabiltzen diren instalazioetan] Urtean saihestutako CO2 isurien estimazioa. Diru-laguntzen atariak emandako gidan jasotako jarraibideen arabera kalkulatuko da, proposatutako instalazioak sortutako urteko azken energia-aurrezpenaren arabera.

  5. (Derrigorrezkoa) [Inbertsioak energia berriztagarriak erabiltzen diren instalazioetan] Energia sortzeko ekipoaren fabrikatzaileak emandako zehaztapen teknikoak

  6. (Aukerazkoa) [Edonola ere] Azken hiru urteeetako ekitaldi fiskaletan jasotako <> laguntzen erantzukizunezko adierazpena, behar bada.

  7. (Aukerazkoa) [Edonola ere] Diruz laguntzeko eskatu den jarduera energia iraunkorreko edota aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarako edota tokiko Agenda 21eko udaleko edo eskualdeko lehendik dagoen plan batean jasota dagoela baieztatzen duen dokumentazioa.

  8. (Aukerazkoa) [Edonola ere] Eraketa eskrituren eta estatutu sozialen kopia, Merkataritza Erregistroan inskribatuta

  9. (Aukerazkoa) [Edonola ere] Zerga identifikazioko txartelaren kopia.

  10. (Aukerazkoa) [Edonola ere] Sinatzaileak sozietatearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta bere nortasun agiriaren kopiak.

  11. (Aukerazkoa) [Edonola ere] Banku edo aurrezki kutxa baten agiria, eskatzaileak bere izenean kontu korronte bat duela egiaztatzekoa