1. (Derrigorrezkoa) Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia

  2. (Derrigorrezkoa) Proiektuaren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza. Orekatua eta diru sarreren atalean eskatzen duen kopurua zehaztu beharko da.

  3. (Derrigorrezkoa) Eskaera egin duen entitatearen nortasunari buruzko dokumentuak (dagokion erregistroko inskripzio ziurtagiria eta entitatearen estatutuak edo eratze eskriturak).

  4. (Derrigorrezkoa) Laguntzaren xede den azalpeneko txostena: Proiektuaren azalpen memoria,Gidoiaren sinopsis,Kontu sailetan banatutako aurrekontua,Proiektuaren ekoizpen plana,Fi­txa teknikoa eta artistikoa,Proiektuaren arduradun lan taldearen ibilbidea eta filmografia

  5. (Aukerazkoa) Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. Ez da beharrezkoa Kultura Zuzendaritzari baimena emanez gero.

  6. (Aukerazkoa) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. Ez da beharrezkoa Kultura Zuzendaritzari baimena eman badiozu eskatu dezan.