Subvenciones Subvenciones

C.2.a) - Errendimenduko kirol materiala


  1. (Derrigorrezkoa) Erosi beharreko materialaren azalpena eta ezaugarriak, eta aurrekontua. ( zenbatekoa 9.000,00 eta 18.000,00 euro bitartekoa denean, hiru hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak, eta handiagoa denean lau eskaintza)

  2. (Aukerazkoa) Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ez da beharrezko izango eskaera orrian Departamentuari baimena ematen bazaio horiek eskatzeko.

  3. (Aukerazkoa) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ez da beharrezko izango eskaera orrian Departamentuari baimena ematen bazaio horiek eskatzeko.

  4. (Aukerazkoa) Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki entitate batek emana. Agiri hori beharrezkoa da bakar bakarrik kontu zenbakia aldatu bada.