Subvenciones Subvenciones

ANTZOKI SAREA. Gipuzkoako udalerrietan arte eszeniko eta musika emanaldien urteko programazioa eta sensibilizazio jarduerak egiteko laguntzak


  1. (Derrigorrezkoa) Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. Arte eszenikoen eta musikaren urteko programazio taula

  2. (Derrigorrezkoa) Ekipamendu eszenikoari, egitarauen arduradunari eta aurrekontuko partidari buruzko baldintzak betetzen dituela dioen udaleko ziurtagiria.

  3. (Derrigorrezkoa) Diru laguntza jasoko duten ekintzen konpainiekin hitzartutako kontratuen kopiak; gutxienez, irailaren 30a baino lehen egingo dituzten ekintzena.

  4. (Aukerazkoa) Eskatzailea irabazi asmorik gabeko entitatea bada, udalarekin duen akordio edo hitzarmenaren agiria, udalak helburu honetarako jartzen duen diru kopuruarekin

  5. (Aukerazkoa) Programazioaz aparte, udal mailako arte eszenikoen sustapen egitasmo bati zuzendutako diru laguntza eskatuz gero, jarduera hau barne hartzen duen akordio, hitzamen edo kontratua, talde eszeniko batekin edo gehiagorekin.

  6. (Aukerazkoa) Eskatzaileak bere izenean irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki kutxa batek emana. Aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru laguntza bat lehenengo aldiz eskatzerakoan edo kontua aldatzen denean

  7. (Aukerazkoa) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. Ez da beharrezkoa eskaera orrian Kultura Zuzendaritzari baimena eman badiozu eskatu dezan.

  8. (Aukerazkoa) Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. Ez da beharrezkoa eskaera orrian Kultura Zuzendaritzari baimena emanez gero.